Descárgate la app
Euskadik Nafarroan egindako AVANTIUS kudeatzaile prozesala ezarriko du, bere Justizia Administrazioan
2021ko maiatzaren 31a
Euskadik Nafarroan egindako AVANTIUS kudeatzaile prozesala ezarriko du, bere Justizia Administrazioan
Euskadik Tracasa Instrumentalek 2004tik Nafarroan garatutako AVANTIUS kudeatzaile prozesala ezarriko du bere Justizia Administrazioan, bi erkidegoetako gobernuen arteko akordioaren ondoren. Orain, lankidetza-hitzarmen baten bidez berretsi beharko da. Hilabete batzuk lanean daramatzan akordioa astelehen honetan itxi dute, euskal ordezkaritza judizial bat Iruñera joan den egunean bertan, AVANTIUS sistema bertatik bertara ezagutzeko eta egunero erabiltzen dela egiaztatzeko.
Euskadik Tracasa Instrumentalek 2004tik Nafarroan garatutako AVANTIUS kudeatzaile prozesala ezarriko du bere Justizia Administrazioan, bi erkidegoetako gobernuen arteko akordioaren ondoren. Orain, lankidetza-hitzarmen baten bidez berretsi beharko da. Hilabete batzuk lanean daramatzan akordioa astelehen honetan itxi dute, euskal ordezkaritza judizial bat Iruñera joan den egunean bertan, AVANTIUS sistema bertatik bertara ezagutzeko eta egunero erabiltzen dela egiaztatzeko.
Akordioa lantzen duela hilabete batzuk hasi ziren, eta astelehen honetan itxi dute, euskal ordezkaritza judizial bat Iruñera joan den egun berean, sistema bertatik bertara ezagutzeko eta egunero erabiltzen dela egiaztatzeko.
Lanerako eta prestakuntzarako bilera ezberdinetan, edota esperientziak Nafarroako Justiziako Administrazioko langileekin partekatuaz, euskal ordezkaritzak egiaztatu ahal izan du AVANTIUS eraginkorra izan daitekeela eguneroko lanean, epaileentzat, fiskalentzat eta abokatuentzat.
Euskal ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian lanean aritzen diren aktore judizialen ordezkariek nahiz Eusko Jaurlaritzako Justizia arloko arduradun gorenetako batzuek osatu dute, adar horretako sailburua den Beatriz Artolazabal buru zutela. Horiek guztiak Nafarroako Gobernuak hartu ditu; hots, Migrazio Politika eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak.
Prozesuak bizkortzea informazioaren segurtasun osoarekin
AVANTIUS sistema Euskadin hedatuta euskal justizia digitalizatu ahal izango da, Espediente Judizial Elektronikoa oso-osorik ezarrita. Sistemari esker, operadore juridiko ezberdinen arteko komunikazioa erraztuko da Euskadin, eta, horrela, prozesuak azkartu eta informazioaren segurtasuna bermatuko da.
Era horretan, Euskadik bat egingo du Nafarroa, Kantabria, Andorrako Printzerria eta Aragoirekin, kudeatzaile prozesala erabiltzen duten lurraldeen zerrendan. Horren bitartez, espediente judizialen kudeaketa integrala egin daiteke, segurtasun handienarekin eta espediente judizial elektroniko bakarraren barruan, prozesu judizial batean parte hartzen duten operadore guztien lana erraztuaz.
Hitzarmena erabiltze aldera, baldintzak laster ezagutuko dira, baina Nafarroak jabetza intelektualeko eskubideen titulartasuna izango du, eta Euskadirekin trukatuko ditu, bi komunitateentzako inolako kosturik gabe, batak zein besteak sisteman egin ditzakeen hobekuntzak.
Gobernuen arteko bilerak
Azken akordioa Eduardo Santos eta Beatriz Artolazabal buru izan dituen lan-bileran itxi da. Haiekin batera izan dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako sailburuordea, Ana Agirre; eta Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas.
Eduardo Santos pozik agertu da akordioarekin “hainbat arrazoirengatik”. Lehenik eta behin, nabarmendu du “Nafarroan, enpresa publiko batek, hots, Tracasa Instrumentalek, garatutako produktu teknologiko baten kalitate handia erakusten duela”.
Santosek gogorarazi du “Nafarroako Gobernu honen ustez, AVANTIUS gure komunitateko enbaxadore teknologiko handia dela, eta, aldi berean, eraginkortasunaren eta digitalizazioaren balioak hartzen dituela, horiek gakoak izanik defendatzen dugun justiziaren zerbitzu publikoarentzat”.
Bigarren, Nafarroako kontseilariak azpimarratu du Euskadin ezarrita “bi komunitate mugakideren arteko elkarreragingarritasuna erraztuko dela; era horretan, gure lurraldeko herritarrei ematen diegun zerbitzu publikoa hobetuko da”.
Azkenik, adierazi du “Euskadin AVANTIUS erabilita, sistema hobetzen joango dela, eta hobekuntza horiek administrazioen artean partekatuta, emaitza are osoagoa izango da”.
Bestalde, Beatriz Artolazabal sailburuak izapide telematikoaren aurrerapenaren aurrean nabarmendu du programa honi esker “guk behar ditugun baldintza guztiak betetzen dituen sistema aurkitu dutela; alegia, Espediente Judizial Elektronikoan sartzen gara eta datu zaharrak egokitu eta Euskadik dituen premietara migratzen dugu”.
Horrez gain, nabarmendu du “gobernu-konpromisoaren” barruan, Euskadirako Justizia Plan Digital berria onartzeak paper garrantzitsua izango duela; izan ere, “helburua da epaitegien eta auzitegien digitalizazioa lortzea, Espediente Judizial Elektronikoa amaitzea, Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez izapide judizialak garatzea eta bideokonferentzien bidez jarduerak bultzatzea”.
Aurkezpena Tracasaren egoitzan
Gobernu ezberdinetako ordezkaritzen bilerez gain, eta Iruñera joandako euskal ordezkaritzari AVANTIUS aurkezteko helburuarekin, Justiziako Zuzendaritza Nagusiak eta Tracasa Instrumentalek programa oso bat landu dute esku hartzeko pertsonentzako saio ezberdinekin.
Lehen Saioa Tracasa Instrumentalen egoitzan egin da, Sarrigurenen, eta euskal ordezkaritzari harrera egin diote, Tracasa Instrumentali buruzko sarrera bat eskaini dute eta AVANTIUSen funtsezko ezaugarriak aurkeztu dituzte.
Bertan, Tracasa Instrumentaleko hainbat ordezkarik hartu dute parte; tartean, lehendakariak, Juan Cruz Cigudosa kontseilariak; Mar Gonzalez zuzendari kudeatzaileak; Software eta Informazio Sistemen Ingeniaritza Departamentuko zuzendariak, Roberto Cleriguek; Justizia eta Barneko Informazio Sistemen Arloko buruak, Javier Amezquetak; eta Justizia Proiektuen arduradun funtzionalak, David Martinezek.
Cigudosa harro agertu da Tracasa Instrumentalen aurrerapenak “Nafarroarentzat ez ezik, beste lurralde batzuentzat ere baliagarriak direlako, Foru Komunitatearen lidergoa sendotuz eraldaketa digitalaren arloan”.
“Garrantzitsua da eraldaketa digitalari dagokionean, oro har, eta Justiziari dagokionean, bereziki, izandako aurrerapenak finkatzea, atzera egin gabe aurrera jarraitu ahal izateko”, adierazi du; era berean, eraldaketa horren alde agertu da, Administrazio Publikoaren eraginkortasuna areagotu eta dauden arrailak arintzea ahalbidetuko baitu, eta “herritarrentzat modu inklusiboan eta eskuragarrian” egitea nahi du.
Bestalde, Mar Gonzalezek azaldu du “Tracasa Instrumentalentzat, Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko gisa, albiste bikaina dela AVANTIUS Euskadin ezarri ahal izatea. Aparteko motibazio bat da eraldaketa digitala bultzatzen eta Justizia modernizatzen jarraitzeko, eta aitorpen bikain bat gure taldeko pertsona guztientzat, urte hauetan guztietan haien ahalegin eta ezagutzarekin AVANTIUS garatzen lagundu baitute”.
Bisitak-esperientzia Justizia Jauregian
Ondoren, Iruñera joandako EAEJANko epaileek, fiskalek eta abokatuek ikus ahal izan dute programa nola erabiltzen duten Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian (NJAN) haien homologoek.
Horrela, hainbat bisita-esperientzia egin dituzte Iruñeko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegian, 1 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegian edo Lehen Auzialdiko Epaitegietan eta Nafarroako Fiskaltza Nagusiaren Bulegoetan. Halaber, maila goreneko topaketa egin dute EAEJANeko eta NJANeko ordezkari gorenek, Iñaki Subijana eta Joaquin Galve lehendakariak buru dituztela.
Euskadiko botere judizialeko ordezkariek AVANTIUS bisita-esperientzia ezberdinak egin dituzte Iruñeko Epaile Dekanoa den Maria Paz Benitorekin; Iruñeko Zigor-arloko 1 zenbakiko magistratua den Maria Alemanekin; eta NJANeko Lehendakaritzaren bulegoetan.
Bestalde, topaketaren zati honetan, fiskaltzak bisita-esperientzia bat egin du bi fiskalekin eta Nafarroako Fiskal Nagusi Jose Antonio Sanchezekin; Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko abokatuek, berriz, bisitak egin dituzte Iruñeko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Justizia Administrazioko abokatua den Maite Arenazarekin eta Lehen Auzialdiko 7 eta 7 BIS zenbakiko Justizia Administrazioko abokatu Aranzazu Chocarrorekin.