2021ko maiatzaren 28a

Nafarroako Kirolaren Institutuak 100.000 euro bideratuko ditu klubetan jarduera fisikoko eta osasuneko programak antolatzeko

Igerileku estalien edo aire zabalean dauden igerilekuen  jabe diren klub eta elkarteei zuzendutako laguntza horiek  ekainaren 11ra arte eska daitezke

Kultura eta Kirol Departamentuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez (IND), 100.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du, 2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean egingo diren jarduera fisikoko eta osasuneko programen antolaketa, kudeaketa eta exekuzioa finantzatzeko. Eskaerak egiteko epea ekainaren 11n amaituko da, egun hori barne.