Descárgate la app
Chivite Lehendakariak gogorarazi du garrantzitsua dela herrientzat legeak egitea lurralde-garapen iraunkorreko eredua sustatze aldera
2021ko maiatzaren 28a
Chivite Lehendakariak gogorarazi du garrantzitsua dela herrientzat legeak egitea lurralde-garapen iraunkorreko eredua sustatze aldera
Landa-eremuko Espainiaren Birpopulaketarako IV. Azoka Nazionalean, Chivitek iritziak partekatu ditu Pedro Sanchez Presidentearekin, Ribera presidenteordearekin, Belarra ministroarekin eta hainbat presidente autonomikorekin
Chivite Lehendakaria eta Aitor Esteban, Kongresuko EAJren bozeramailea, PRESURA20 azokan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
COVID-19a medio sortutako ekonomia eta osasun krisitik ateratzeko landa-eremua beste gako bat bezala artatzearen garrantzia agerian geratu da gaur Landa-eremuko Espainiaren Birpopulaketarako Azoka Nazionalaren laugarren edizioan, PRESURA20 izenekoan, Sorian. Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek gogorarazi du beharrezkoa dela legeak egitea bai hirientzat, bai herrientzat, lurralde-garapen iraunkorreko eredua sustatzearren.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).