2021ko maiatzaren 28a

Beste herrialde batzuetan jaiotako nafarrak % 1,5 hazi ziren 2020an, 1.613 pertsona gehiagorekin

INEren datuen arabera, 2021eko urtarrilaren 1ean, Nafarroan beste herrialde batzuetan jaiotako108.172 pertsona bizi dira , COVID-19 pandemiaren ondorioz urtebete "balaztatuta" eman ondoren
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroan erroldatutako atzerrian jaiotako biztanleen kopurua % 1,5 hazi zen 2020an, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) datuen arabera. Hazkunde hori oso txikia izan zen, aurreko urteetakoekin alderatuta; eta atzerrian jaiotako eta Foru Komunitatean erroldatutako pertsona-kopurua 108.172koa izan zen. Datu horiek adierazten dutenez, Nafarroako biztanleria, guztira, 661.023 da, eta atzerrian jaiotako biztanleen tasa (dagoeneko nazionalizatuta daudenak barne) %16,36koa da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).