Descárgate la app
Berdintasunareko Institutuak antolatutako programa batek informazio-arloko 64 profesional genero-ikuspegiko komunikazioan trebatuko ditu
2021ko maiatzaren 28a
Berdintasunareko Institutuak antolatutako programa batek informazio-arloko 64 profesional genero-ikuspegiko komunikazioan trebatuko ditu
64 profesionales de la comunicación navarra, 55 mujeres y 9 hombres, se han inscrito para participar en el primer curso de formación “Comunicando con perspectiva de género para una sociedad igualitaria/ Genero-ikuspegidun komunikazioa berdintasunezko gizarterako”, que organiza el Instituto Navarro para la Igualdad (INAI).
Nafarroako komunikazioko 64 profesionalek, 55 emakumek eta 9 gizonek, eman dute izena Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) antolatutako " Genero-ikuspegidun komunikazioa berdintasunezko gizarterako" prestakuntza-ikastaroan parte hartzeko.
Astelehenean hasiko den programako partaideak informazio-arloko komunikabide nafar ezberdinetan jarduten dira: idatzizko prentsa grafikoan, telebistan edo irratian kazetariak edo profesionalak dira. Parte hartuko dute komunikazio instituzionalaren zerbitzuetako kazetariek ere, adibidez Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzua, komunikazio korporatiboaren kabineteak edota norbere kontura free lancer bezala lanean aritzen diren profesionalak.
Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari gerenteak, ostiral honetan aurkeztu du “Genero-ikuspegidun komunikazioa berdintasunezko gizarterako” prestakuntza-programa, Nafarroako Emakume Kazetarien Elkartearekin elkarlanean antolatzen dena eta Ana Lopez bere lehendakaria ere informazio-arloko komunikabidetan agertu da.
Programaren nahia, besteak beste, hausnartzeko eremu bat sortzea da. Planteatzea nola, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean aurrerapausoak eman badira ere, komunikabidetan, publizitatean edo zineman oraindik indarrean dagoen, agian inertziagatik, emakumezkoaren irudi estereotipatu bat zeinek berdintasun egoera bat eragozten duen.
Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari gerentearen esanetan[m1] aurrerapausoak bistakoak badira ere, “komunikabidetan emakumezkoaren irudi estereotipatu bat erakusten da eta zenbait informazio argitaratzen dira zeinetan albo batera uzten den lorpen bat eskuratu duen emakumearen izena, hari buruzko aipamenean esanez “halakoren neska-laguna” datu azpimarragarriena balitz bezala. Edota genero indarkeriaren ondorioz hil diren emakumeak aipatzen dituzten titularrak, erailak izan direla adierazi beharrean.
Programak barne hartzen dituen 6 saiotan hobe daitezkeen praktika profesionalen adibide batzuk gehiago aurkeztuko dira. Horretarako 6 txostengile gonbidatu dira, diziplina ezberdinetatik datozenak eta komunikazio inklusibo bat garatzeko asmoz baliabideak eskaintzen dituztenak, emakume-gizonen berdintasunaren ikuspuntutik.
Aurkezpenean, Eva Isturizek gogorarazi du “genero ikuspegirik gabeko kazetaritza bat kazetaritza osatugabe bat dela; informazioek aldarrikatu behar dute bizitzaren esparru guztietan emakumeen kalterako den ezberdintasun estrukturala”.
Isturizek halaber aipatu du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Foru Legea zeinek “sexista ez den komunikazioa arautzen duen, baita komunikazioaren garrantzia ere, gizarte aldaketa erraztuko bada gizonezkoen eta emakumezkoen irudi plural, berdinzale eta ez estereotipatu bat transmititzerakoan”. “Komunikabideak, jarraitu du NABI-ko arduradunak, informazio-kanal soilak izateaz haratago, halaber bizimoduak, pentsamenduak, portaerak eta balioak transmititzen dituzue, horregatik, errealitatea generoaren ikuspegitik islatzeak kalitatezkoa eta gizarte mailan arduratsua den kazetaritza bat garatzea suposatzen du”, esan du amaitzeko.
Ana Lopez Nafarroako Emakume Kazetarien Elkarteko lehendakariak bere entitateak programa honen koordinazioan parte hartzeagatik sentitzen duen poztasuna adierazi du: “Guretzat ohore bat da, izan ere, gure helburua da komunikazio feministago bat, kalitatezkoa, anitza eta plurala sortzea”. Elkarteko ordezkariak halaber azpimarratu du programa “beharrezkoa” zela. “Kultura arloan matxismoaren oztopoa daukagu, eta guregan hain barneratuta dagoenez, sarritan ez gara ohartzen gure informazioek edo kontatzeko moduek harztzen duten norabideaz, beraz, prestakuntza oso garrantzitsua dela uste dugu”, esan du.
Profesionalak prestatzeko jarduera Elkartearen helburuetako batekin konektatzen da, hau da, feministagoa eta kalitatezkoa den komunikazio baten sorrerarekin. Hasiera batetik, Nafarroan komunikazio arloan jardunean ari diren gizonezko eta emakumezko kideen eta gainerako profesionalen prestakuntza defendatu du.
Datorren astelehenean, lehenengo saioa
Zikloaren antolamendurako NABI-ren inbertsioa 14.371 eurokoa izango da. Programa 6 saiorekin osatuta dago, hilabeteko bat, uda garaiko etenaldiarekin, abendura arte. Datorren astelehenean lehena ospatuko da, EFE Agentziako Efeminist sekzioaren kazetari arduraduna den Macarena Baena Garridren eskutik, zeinek kazetaritzako eta komunikazioko genero ikuspegia landuko duen.
RTVE-ko kazetaria hala nola emakumea eta herrialde arabiarrak arloan doktorea den Ebbaba Hameida Hafedek intersekzionalitatetan zentratuko du ekaineko saioa; izan ere, termino honek nortasun pertsonalaren ezaugarri sozialak esleitzen ditu eta horien jatorria gizarte eraketetan aurkitzen da.
Historian doktorea eta Nafarroako Unibertsitatean irakaslea den Inmaculada Alva Rodriguez uztaileko saioaz arduratuko da, hizpide izanik komunikabidetako eta publizitateko estereotipoak.
RTVE-ko Montserrat Boix Pique kazetariak, zein emakumearen gaian aditua eta RTVE-ko Berdintasuneko kidea den, ziberfeminismoa landuko du irailean.
Psikologian doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Genero Espezialitateko Graduondoan irakaslea den Patricia Amigot Leachek urriko saioan azalduko du nola tratatzen diren emakumeekin lotutako informazioa eta indarkeria.
Genero ikuspegiko eta hizkuntza inklusiboko gizarte esku-hartzean aditua den Maria Martin Barrancok bereziki landuko du, programaren amaieran garatuko den azaroko saioan, informaziotan hizkuntza inklusiboa aplikatzeko modua.
Ikastaroa amaitzean gida digital eta interaktibo bat elaboratuko da gaztelaniaz eta euskeraz editatutako ikastaroko edukiekin, kazetaritza eta komunikazio arloetako profesionalen kontsulta azkarrerako; gainera, bertaratu diren pertsonei diploma egiaztagiri bat entregatuko zaie.