2021ko maiatzaren 26a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Izendapenak. Nafar Kontseiluarekin egindako lankidetza-hitzarmena

Izendapenak

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du, foru dekretu bidez, Susana Turrillas Osés Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

Gainera, Exekutiboak Aitziber Garmendia Lizaso Euskararen Nafar Kontseiluko kide izendatzea erabaki du, Sortzen Elkarteak proposatuta.

Lankidetza hitzarmena Nafar Kontseiluarekin

Foru Exekutiboak, gaurko bilkuran, Nafar Kontseiluarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu du, bitarteko elektronikoen bidezko kudeaketa administratiboko sistema integratu bat ezartzeko