2021ko maiatzaren 25a

Nafarroak funtsezko profesionalen immunizazioa itxiko du ekainean, eta biztanleriaren adinaren araberako txertaketaren aurreikuspenari eutsiko dio

Osasun Departamentuak  pixkanaka berreskuratuko ditu kolektibo horretako 60 urtetik beherakoen hitzordu atzeratuak, eta SMSak bidaliko dizkie Pfizer jasotzeko AstraZeneca aukerarekin, aldez aurretik baimen informatua emanda

Osasun Departamentau, ostegun honetatik aurrera, SMS bidez, AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten funtsezko lanbide-taldeetako (irakasleak, segurtasun-kidegoak eta bigarren lerroko langile sanitario eta soziosanitarioak, besteak beste) 60 urtetik beherako 8.027 pertsonako talde batekin harremanetan jarriko da, ekainean zehar progresiboki harremanetan jarraitzeko kolektibo horretako 20.000 pertsonatik gorako gainerako kideekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).