2021ko maiatzaren 24a

Adinekoen egoitzetan eguneroko bizitza "normalizatzeko" neurri berriak onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskubide Sozialetako Departamentuak zaintza profesionaletarako eta gune seguruak  diren egoitzei laguntzeko publizitate-kanpaina bat abiarazi du
La consejera Maeztu agrace a residentes y cuidadoras la participación en la campaña publicitaria del Gobierno Irudi galeria

La consejera de Derechos Sociales, Carmen Maeztu, ha agradecido a las cuidadoras y a dos residentes su participación en el vídeo elaborado en la campaña publicitaria de apoyo a las residencias de mayores.

Nafarroako adinekoen egoitzak bisiten eta eguneroko jardueren erregimen arrunta berreskuratzen hasi dira, Nafarroako Gobernuak eremu horietan COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriak malgutzea onartu ondoren, herritar guztientzat zehaztutakoekin bat etorriz.

Zehazki, bisiten antolaketa aldatzen da, beraz, maiztasun handiagoarekin egin ahal izango dira, senide edo hurbilekoaren bila datozen pertsonen bisitak onartuko dira, betiere dagozkien txertoaren dosiak jaso dituztenean; goi eta behe mailako irteeren irizpidea ezabatzen da, zentroko unitate ezberdinetako egoiliarren arteko jarduerak baimentzen dira, txertoaren pauta osatu duten pertsona boluntarioak etorri ahal izango dira eta behin-behineko egonalditarako sarbideak normalizatzen dira. Gainera, Eskubide Sozialak dagoeneko eguneko zentroak zabaltzeko lanean ari da.

Carmen Maeztu Eskubide Sozialen aholkulariak astelehen honetan ezagutzera eman ditu antolaketa neurri berriak, zeinek adinekoen eta desgaituen zentroak normaltasunera hurbiltzen dituzten, egoiliarren bizitza hobetzen duten eta pertsona zaintzaileen zeregina errazten duten. “Familiak eta zentroak eskatzen dizkiguten neurriak dira”, adierazi du prentsaurrekoan Maeztuk.

Bere agerraldian, bere laguntzaileak izanik Nafarroako adinekoen zentroak biltzen dituzten bi elkartetako Eduardo Mateo Nafarroako Lares Elkarteko presidentea eta Rafael Sanchez Ostiz ANEA-ko presidentea, Maeztu aholkulariak halaber aurkeztu du publizitate instituzionalaren kanpaina bat maitasunez eginiko zaintza bermatua eskaintzen duten egoitza zentroak babesteko.

Bisita gehiago

Zentroen malgutasun neurriei dagokienez, Eskubide Sozialen Departamentuak astelehen honetan gomendio berriak helaraziko ditu zentroetara, eta horietan, neurri berriak egokituz joango dira bisiten antolamendua aldatzeko; barneko eremu zehatzak mantentzen dira, baina senidea jasotzeko eta hura kanpora eramateko zentrora sartu ahal izango da, betiere txertatuta dagoenean. Horrela saihestuko da zentroko langileak izatea egoiliarra irteerara eraman beharko dutenak, izan ere, horrek irteera kopurua mugatu egiten zuen. Halaber espero da horrela langileen presioa arintzea, transmisio arriskua hedatu gabe.

Halaber goi eta behe mailako irteera-irizpidea ezabatzen da, zeinek egoiliarren multzoak gainerako herritarrek baino murrizketa askoz ere zorrotzagoak jasatea suposatzen duen, horien babes-maila handiagoa denean. Baina prebentzio neurri orokorrak azpimarratzen jarraitu beharko da.

“Gure ustean, kontzienteak izan arren aldaera berrien agerraldien ondorioz existitzen diren arriskuez, egoitza zentroetako egungo neurrien eboluzioak aukera bermatzen du txertatutako pertsona bat bere seme-alabekin bazkaltzen aritu ostean isolatuta ez mantentzeko”, adierazi du Maeztu kontseilariak. Beraz, zentrora itzultzean, irteerek ez dute inplikatuko proba diagnostikorik, ezta isolamendu neurririk ere, 72 ordutik gorako irteeren kasuan izan ezik. Kasu horretan, itzultzean PCR proba bat egingo da, eta haren emaitza jakin arte prebentziozko isolamendua mantenduko da.

Era berean, egoitzetako behin-behineko sarrerak normalizatuko dira, zeren pertsona eskatzaile gehienak dagoeneko txertatuta daude. Hala izan ezean, sartu aurretik txertatu ahal direla bermatuko da. Dagoeneko behin-behineko sarrerak erregistratzen ari badira ere, aurrerantzean eskarien kopurua hedatzea espero da.

Zentroen barne antolaketari dagokionez, aurrerantzean bizikidetza unitateak mantenduko dira, baina unitate ezberdinetako egoiliarren artean jarduera komunak garatzea ahalbidetuz. Era berean, bizikidetza unitatetan profesionalen egonkortasuna mantenduz, beste batzuetan babesa ematea ahalbidetuko da.

Bestalde, pertsona boluntarioen sarbidea ahalbidetuko da, betiere txertaketaren pauta osatu dutenean.

Eguneko egonaldiei dagokienez, Eskubide Sozialak dagoeneko lanean ari da haiek zabaltzeko, dagozkien prebentzio neurriekin, pixkanaka haietako aforoa hedatuz, bere edukiera osatu arte, betiere segurtasun distantzia mantendu ahal denean, bai profesionalak eta bai erabiltzaileak txertatuta daudelako.

Hala ere, Eskubide Sozialen Departamentutik bereziki azpimarratzen da prebentzio neurriak mantendu behar direla, zein 6M-an laburbiltzen diren: Eskuen higienea, Musukoa, distantziaren Metroak, Aireztapen gehiago eta aire libreko eremuak, kontaktu Gutxiago, Etxean geratzen naiz sintomak ditudanean, proba baten emaitzaren zain nago, kasu baten kontaktu hertsia naiz, edo COVID-19 diagnostikatu zidaten.

Maeztu kontseilariak adierazi duenez, “elkarri zoriontzeko moduan gaude txertaketaren arrakastagatik, portzentajea handia denez, % 100 ingurukoa, eta bere eraginkortasunagatik, izan ere, egungo kasuen kopurua gaur egun ia zero da. Honek, egungo egoera epidemiologikoarekin batera, urrats berri bat ematea ahalbidetzen digu bisiten eta eremuen inguruko neurriak malgutzerakoan eta egunerokotasunaren normalizaziorantz zuzentzerakoan”.

Nafarroak 72 egoitza zentrorekin kontatzen du, guztira baimendutako 6.011 plaza barne hartuz. Sektoreak 4.000 profesional ingururekin kontatzen du.

“Zentroak –adierazi du Maeztuk- aukera bat dira pertsonek behar dituzten zaintzak etxean jaso ezin izaten dituztenean edota euren bizitza aurrerantzean egoitza batean ematea erabakitzen dutenean”.  

Maeztuk halaber aipatu du pixkanaka egoitzetako okupazioaren bolumenaren berreskurapena, izurriagatik nabarmenki behera egin zuen hilabete batzuen ondoren. “2021eko lehenengo hilabetetan, okupatu gabeko plazen kopurua 103 gutxiagokoa izan da”, aurreratu du.

Eremu seguruak eta zaintza profesionalak

Publizitate kanpaina instituzionalaren aurkezpenean, Maeztuk azpimarratu ditu Nafarroako Gobernuak herritarrei transmititu nahi dizkien ideiak: “Nafarroako adinekoen egoitzak zentro seguruak dira, zeinetan adineko pertsonak, ondo zainduta egotean, ondo sentitzen diren, zaintza profesionala jaso ahal izanik eta esku onetan egonez, arrazoi ezberdinengatik euren etxeetan jarraitu ezin izaten dutenean”, Maeztuk adierazi duenez.

Maeztuk azpimarratu du zentroetako pertsonala, gehienbat emakumezkoak, funtsezko zutabe bat izan dela izurrian zehar adineko pertsonak artatzeko, “gaixotu egin dira, jardunaldi nekagarriak bizi izan dituzte, konfinamenduan zehar adineko pertsonak besarkatu eta zaindu dituztenak izan dira”.

Nafarroako Gobernuak bere jarduera eta osasun arloko profesionalena aitortu nahi izan zuen Nafarroako Urrezko Dominaren bitartez. “Ziur gaude halaber gizartearen aitortzarekin ere kontatzen dutela eta kanpainarekin Eskubide Sozialen Departamentutik ideia hori finkatu nahi dugu”.

Bere aldetik, Eduardo Mateo Nafarroako LARES Elkarteko presidenteak publizitate ekintzaren eta bere sektoreko jardueraren benetako helburua gogorarazi du: "kanpaina egoitza zentroen ingurukoa da, baina bere fokua gure eguneroko jardueraren benetako hartzaileengan dago, alegia adinekoengan". Aldi berean, esker ona adierazi die "erabiltzaileei eta bere senitartekoei, zeinek guregan konfiantza erakusten duten".

Rafael Sánchez-Ostiz ANEA-ko presidenteak halaber eskertu egin du hilabete zailetan eginiko baterako-lana, "entitate publikoen, entitate pribatuen eta Gobernuaren arteko baterako-lana da lagin onena ulertzeko elkarrekin egiten dugula aurrera, eta oinarrizkoa izan da izurrari aurre egiteko". Sanchez Ostiz halaber zentroetan txertaketa-prozesuaren amaierak suposatu duen inflexio-guneaz mintzatu da: "dagoeneko ez dago kasurik zentroetan, gehienbat txertaketa kanpainarengatik".

Bihotzetik zaintzen denean, emozioak ikusi eta entzun ahal dira

Publizitate kanpainak zentroetako egoiliarren eta bere zaintzaileen protagonismoa aldarrikatzen du; elkarrekin lotura erreal bat mantentzen dute, egunerokotasuneko une ugari partekatuz.  

Ideia original batean oinarritzen da, zeinen arabera, pertsona bien artean sortzen den lotura dela medio, ikusi eta entzun ahal diren emozioak sortzen diren. Hori egiaztatzeko, elektromiograma baten bitartez, aurpegiko giharren mugimenduak erregistratzen dira pertsonek irribarre egitean, jardueraren bat partekatzen dutenean. Horretarako NUPeko ingeniaritza biomedikoaren irakaslea den Javier Rodríguezen kolaborazioarekin kontatu da.

Prozedura honek ahalbidetu du egiaztatzea adineko pertsonarengan eta bere zaintzailearengan erregistratutako uhinak oso antzekoak direla. Emozio berdina partekatzen dute.

Hurrengo urratsa izan zen uhin horiek musika bihurtzea. Horretaz arduratu da Nafarroan jaiotako eta Herbehereetan bizi den Carlos Ema musikaria. Ondorengo esteka honetan prozesuaren garapena hala nola amaiera emaitza azaltzen dira. 

Kanpainak barreiatu egingo da ikus-entzunezko ezberdinetan, sare sozialetan, komunikabide digitaletan, prentsan, irratian eta telebistan. Sustapen ekintzan  70.000 euro inbertitu dira, sorkuntza barne, eta Brandok agentziak exekutatu du. Gainera, web gune bat prestatu da zeinetan aurkitu ahal den Nafarroan une honetan existitzen diren zentro guztien informazioa, baita kasu bakoitzean eskuragarri dauden plazak ere. 

Komunikabideen aurrean eginiko agerraldiaren ondoren, Maeztu kontseilariak esker ona adierazi die kanpainan modu desinteresatuan kolaboratzeagatik Mª Angeles eta Patricia, Vicente eta Anne, hala nola Alicia eta Adrianari, gaur goizean haien egoitza eta lantegia den zentrora egin duen bisitan.