2021ko maiatzaren 21a

Nafarroako Gobernuak, 1936ko kolpe militarraren ostean errepresaliatuta izandako eta Osasunarekin lotura duten pertsonak omendu ditu

Ollo kontseilariak  bere hitzaldian azpimarratu du oso garrantzitsua dela bizikidetzaren etorkizuna eraikitzea, giza eskubideak argi eta garbi errespetatuz
Nafarroako Gobernuko eta Osasunako ordezkariak omenduekin
Nafarroako Gobernuko eta Osasunako ordezkariak omenduekin  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak omenaldia egin die 1936ko kolpe militarraren ondorioz errepresaliatutako Osasunako futbolariei, zuzendariei eta langileei. Ekitaldian, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Luis Sabalza Osasunako presidenteak, Martin Zabalza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Jose Miguel Gaston Memoriaren Institutuko zuzendariak lagunduta, klubarekin lotutako pertsonen senideek parte hartu dute, urte haietan haien ideia edo filiazio politiko edo sindikalengatik errepresioa jasan baitzuten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).