2021ko maiatzaren 21a

Nafarroak 72 kasu positibo berri zenbatu ditu 1.716 proba egin ostean

Asteburu honetan Foru Komunitatean  7.000 dosi inguru txertatzea aurreikusten du Osasun Departamentuak

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, COVID-19aren 72 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 1.716 proba (820 PCR proba eta 896 antigeno test) egin ostean. Positibotasun tasa % 4,2koa izan zen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).