2021ko maiatzaren 21a

"Oinak hodeietan" programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia ireki da

Arte eszenikoen sektore profesionalari laguntzea du helburu, eta epea ekainaren 7an amaituko da 
Deialdia Iratxeko monasterioan egiten den proposamen eszenikoei laguntzeko 
da.
Deialdia Iratxeko monasterioan egiten den proposamen eszenikoei laguntzeko da.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak bigarren urtez bultzatu dute "Oinak hodeietan"programa. Programa honen helburua Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionalari laguntzea, lurraldean zehar kultura-programazioa dibertsifikatzea eta antzerkirako, zirkorako, magiarako edo dantzarako espazio berriak aurkitzea da, eta, beraz, ikusleek esperientzia kultural eta artistikoaz gozatzeko beste modu bat proposatzea.

Programa honek Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramango ditu abuztuan espazio ez-konbentzionaletara, hala nola monasterioetara, aztarnategi arkeologikoetara, gazteluetara, basoetara eta ondare kultural eta natural handiko beste leku batzuetara; horrela, bai tokia bai proposamen artistikoak elkar aberastuko dira, eta ikusleak bien edertasunaz gozatu ahal izango du esperientzia berean.

Programazioa eta aurkezteko epea eta modua

Lengoaia eszeniko ezberdinak dituzten proposamenak eta ikusle ezberdinei zuzendutako ikuskizunak egongo dira programazioan. Aukeraketan ikuskizunen kalitatea eta espazioen egokitasuna kontuan hartuko da. Programazioan euskarazko proposamenen bat egotea ere ezinbestekotzat jotzen da.

Nafarroako konpainia eszeniko profesionalek gaurtik aurrera aurkez ditzakete beren proposamenak, egitarauaren aukeraketan kontuan har daitezen, eta epea ekainaren 7an amaituko da, 23: 59an. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa honako esteka honen bidez kontsulta daitezke.