2021ko maiatzaren 20a

Nafarroako Gobernuak eta Tafallako Udalak kartzelaren ordezko neurriak ezartzeko eklarlanean aritzea aztertu dute

Eduardo Santos, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria Jesús Arrizubieta, Tafallako alkatearekin bildu da Nafarroako Jauregian
Jesús Arrizubieta eta Eduardo Santos.
Jesús Arrizubieta eta Eduardo Santos.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Justiziako Zuzendaritza Orokorraren bitartez, Tafallako Udalarekin batera kartzelaren ordezko neurriak ezartzeko aukerak aztertu ditu. Zehazki, Jesús Arrizubieta, alkatea, askatasunaz gabetzearen alternatiba gisa, zigortutako pertsona batzuek gizartearentzat egin ditzaketen lanei buruz planteatzen diren ekimenetan laguntzeko prest agertu da.

Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak harrera egin dio Aretxubietari, Iruñeko Nafarroako Jauregian izandako bilera batean. Bileran zehar, Santosek Tafallako zinegotzi nagusiari helarazi zizkion Nafarroako Zigorrak Betearazteko Zerbitzuaren lan ildo nagusiak, "elkarlanerako bideak aurkitzeko" interesa agertu baitzuen, "batez ere gizartearentzako lanak eskaintzeari dagokionez" kontseilariak adierazi duenez.

Erakundeen arteko koordinazioa hainbat eremutan

Bestalde, topaketak balio izan zuen Nafarroako Gobernuaren mendeko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra laster abian jartzeko, eta lan horiek egiten zituzten udal-erregistroak ordezkatuko ditu. Eduardo Santos eta Jesús Arrizubietak aztertu zuten udalek Erregistro Bakar berri honen herritarren ezagutzan izan dezaketen garrantzia, eta hura behar bezala ezartzeko tokiko erakundeen eta Nafarroako Gobernuaren arteko beharrezko koordinazioa.

Gainera, eta Eduardo Santosen departamentuak migrazio-politikei dagokienez dituen eskumenak kontuan hartuta, bi erakundeetako ordezkariek berriro ere konpromisoa hartu zuten herrian migratzaileen harreran eta kulturen arteko bizikidetzan lankidetza estuan aritzeko.

Tafallaren kasuan, bertako Udalak jatorri magrebtarreko emakumeekin egiten den lan berezia lekualdatu zuen.

Eduardo Santosek eskerrak eman dizkio alkateari “akordiorako eta baterako lanerako prestasun onagatik, bai eta Nafarroako Gobernuaren planteamenduetan erakutsitako harreragatik ere”; eta ziurtatu du, bai justiziaren arloan, bai migrazio-politiken arloan, “gobernu honek eta departamentu honek apustu sendoa egiten dutela herritarrengandik hurbilen dauden erakundeekin koordinazio estuaren alde”.