Descárgate la app
Nafarroak USEko pasa den urteko eredua ezarriko du aurten ereNavarra aplicará este año el mismo modelo de EvAU que el año pasado
2021ko maiatzaren 20a
Nafarroak USEko pasa den urteko eredua ezarriko du aurten ere
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak ez du eredu aldaketarik izango aurten Nafarroan eta aurreko urtean egin zen bezala, COVID-19ari aurre egiteko osasun eta hezkuntzako ardudunek ezarritako arauak beteko dira: pertsonen arteko distantzia, tokian bertan egongo diren gel hidroalkoholikoarekin eskuak maiz garbitzea eta une guztian musukoa jantzita eramatea.
Gaur Hezkuntza Departamentuko arduradunek emandako prentsaurreko batean adierazitakoaren aurka, non, akats baten ondorioz, proba pandemia baino lehenagoko ezaugarrietara itzuliko zela iradoki den, azterketaren egitura ez da aldatuko aurreko urtean sartu zen berritasunekin alderatuta; aldaketak izan ziren ikasturte atipikoa izanagatik eta, ohiko deialdiekin alderatuz, ikasleek aukera gehiago zituzten erantzuteko. Deialdiaren informazioa eskuragarri dago Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak deituak, ekainaren 2, 3 eta 4an egingo dira Iruña eta Tuteran. Iruñan Osasun Zientzien Fakultatean egingo dira (Barañain etorbidea) eta Arrosadiako kanpusean, Sario eraikinean.