Descárgate la app
Nafarroako Ubidea eraikitzeko lanak ekainean hasiko direla iragarri du Chivite Lehendakariak
2021ko maiatzaren 19a
Nafarroako Ubidea eraikitzeko lanak ekainean hasiko direla iragarri du Chivite Lehendakariak
Lizarratik igarotzen den Nafarroako Ubidea eraikitzeko lanak datorren ekainaren hasieran berraktibatuko dira. Hala iragarri du gaur Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariarekin eta Joaquin Puig INTIAko zuzendariordearekin batera emandako prentsaurrekoan.
Lizarratik igarotzen den Nafarroako Ubidea eraikitzeko lanak datorren ekainaren hasieran berraktibatuko dira. Hala iragarri du gaur Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariarekin eta Joaquin Puig INTIAko zuzendariordearekin batera emandako prentsaurrekoan.
“Egako Adarra” deituaren lanak, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. faseko hedapenekoak, Lerin eta Carcar udalerrietan hasiko dira, Sesman, Lodosan, Andosillan, San Adrianen eta Azagran jarraituz.
Chivitek honakoa azpimarratu du “duela urte bete inguru, eszenatoki honetan bertan, zuekin partekatu ahal izan genuen Nafarroako Ubidea Azkoien eremuan barrena birgaitzeko lanak eta gaur, urte bete geroago, aurreratu ahal dizuegu egun batzuk barru Ubidearen lanak berreskuratuko direla Lizarraldean barrena. Jarduketa honek, amaitzean, Itoiz kalitatezko urez hornitzea ahalbidetuko du 1.300 nekazari baino gehiagorenak diren lursail ureztatuen 5.428 hektareatan”.
Azpimarratzekoa da Egaren adarra birgaitzean Itoiz kalitatezko urez hornitzea ahalbidetuko dela lursail ureztatuen 5.428 hektareatan, baita agorraldi garaietan hornidura bermatzea ere. Gainera, landatuko diren laborantza motak hedatu ahal izango dira, 54 laborantza mota ezberdin lortzeraino. Gainera, Andosilla, San Adrian eta Azagrako sail ureztatuek, oraindaino ura neguan soilik eskura zezaketenek, orain urte osoan eskuratu ahal izango dute. Honek ahalbidetuko du udan, laborantza honetarako garai kritikoan, mahastia ureztatzea horrela eremu honetako ekoizpenen kalitatea hobetu ahal izanik.
Bere esku-hartzean, Lehendakariak azpimarratu du “egungo Exekutiboak beti izan duela eta izaten jarraitzen duela borondate irmoa gure komunitatearen zutabea izanik gizarte eta lurralde kohesioa dakarren eta garapen ekonomikoan aurrerapausoak ematea ahalbidetzen digun azpiegitura honetan hobekuntzak egiteko”. Gogorarazi du “Argako hala nola Egako adarretako lanen birgaitzeari 2. faseko proiektua eransten zaiola, aldi berean eraikitako bi hoditeriekin, zeinek ahalbidetuko duen Erriberara kalitatezko ura eramatea, giza, ureztaketa eta industria erabileraren kontsumorako beharrak asetzea bermatuz”.
Azken hilabeteotan, Nafarroako Gobernuak izapide administratibo ezberdinak egin behar izan ditu; besteak beste, proiektuen eguneratzea, 200.000 euroko zenbatekoagatik, 2 eta 4 sektoretan (Lerin eta Carcar).
Egako Adarraren lanak
Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarriaren 1. faseko hedapenak 19 sektore barne hartzen ditu, zeinetan 15.275 hektarea aurreikusten diren; horietatik, gaur egun soilik 6.367 hektarea exekutatuta daude, ustiatuak izanik. Bere dimentsioa dela eta, Argako adarra eta Egako adarra izendatzen diren ibaiekiko paraleloki doazen garraio-adar sendoak barne hartzen dituzte, eta ureztaketa azpi-sektore ezberdinak horiekin elikatzen dira.
Egako adarrak, 26,2 kilometroko luzerarekin, Lerin, Sesma, Carcar, Lodosa, Andosilla, San Adrian eta Azagra udal-barrutiak zeharkatuko ditu, paraleloki Ega ibaiarekiko, ibai honen arroan dauden ureztaketa sektore ezberdinak elikatuz. Proiektua 10 sektoretan banatuta dago (Ega 1 eta 2, Lerin; Ega 3, Sesma; Ega 4, Carcar; Ega 5, 6 eta 7a, Andosilla; Ega 7b eta 8, San Adrian; eta Ega 9, Azagra) eta gaur egun eraikita eta indarrean dagoena soilik Ega 1 sektorea da, hau da, % 4,27a (1.120 metro).
Hoditeriaren trazatuak, zeinen helburua izan den ingurumen edo arkeologia mailako eta mota ezberdinetako zerbitzuen afekzioak minimizatzea hala nola eremuko baldintza orografikoekin egokitutako ibilbide bat bilatzea, NA-122 Lizarra-Carcar errepideak zeharkatzen ditu bi gunetan, NA-8715 Andosillako Zeharbidea, NA-6240 Carcar-Andosilla eta NA-134 Ebroko Ardatza errepidea. Era berean, adarrak Ega ibaia zeharkatuko du lau gunetan: Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adrian.
Lanak Lerinen (Ega 2 sektorea) hasiko dira, Nafarroako Ubideari dagokion eremu honetako hoditeriaren 10 kilometroak eraikitzeko. Era berean, bi hargune eraikitzeko lanak garatuko dira zeinek zerbitzua emango dioten Sesmako eremu bati eta, aurrerago, Lerineko bi eremuri. Aurreikusiaren arabera, sektore honetako lanen iraupena 17 hilabetekoa izango da. Aldi berean Carcarreko (Ega 4 sektorea) lanak hasiko dira, ia 6 kilometroko hoditeria nagusia eraikiz. Hargune bat eraikitzeko lanak garatuko dira zeinek ur-zerbitzua emango dion Carcarreko eremuari. Era berean, presiopeko ureztaketa-sarearen 14 kilometro eraikiko dira, errepideen 22,6 kilometrotan eta hodi biltzaileen 6 kilometrotan. Jarduketa honen iraupena beste 17 hilabetekoa izatea aurreikusten da.