Descárgate la app
Nafarroak irekierak, edukierak eta ordutegiak malgutuko ditu ostiraletik aurrera ezarritako gida lerroari jarraituz
2021ko maiatzaren 19a
Nafarroak irekierak, edukierak eta ordutegiak malgutuko ditu ostiraletik aurrera ezarritako gida lerroari jarraituz
El próximo viernes, 21 de mayo, entrará en vigor la Orden Foral 17/21 a través de la cual Navarra va a flexibilizar las aperturas, aforos y horarios en distintos sectores y actividades atendiendo a la situación epidemiológica y sanitaria del COVID-19 en la Comunidad Foral. Entre las medidas, destaca la ampliación del horario de las distintas actividades de las 21 a las 22 horas y, en cuanto a las reuniones en el ámbito público y privado, la recomendación de que estos encuentros no superen el máximo de 8 personas y tres unidades convivenciales. La limitación, en este sentido, pasa a partir de ahora a ser una recomendación.
Datorren ostiralean, maiatzak 21, 17/21 Foru Agindua sartuko da indarrean eta horren bidez Nafarroan irekiera, edukiera zein hainbat sektoretan zein ekintzetan ezarritako neurriak malgutuko dira, COVID-19ak komunitatean duen egoerari jarraituz. Neurrion artean, 21:00etatik 22:00etara luzatuko da ordutegia hainbat ekintzetan, eta arlo publiko zein pribatuko bilerei dagokionez gehienez 3 familietako 8 kide biltzeko gomendioa eman da. Zentzu horretan, muga izatetik gomendio izatera igaro da.
Azken asteetan, Nafarroako Gobernuak sektoreen artean eta departamentuen artean burututako lan izugarria agertzen da Foru Agindu berrian, eta hori maila guztietan neurriak pixkanaka malgutzearren. Neurriak oraingoz bi astetan mantenduko dira, hots, ekainaren 4ra arte, eta garatzen jarraitu nahi den aldi baterako prozesuaren barnean sartzen dira; horretarako, betiere kontuan izango dira pandemiaren egoera eta Foru Exekutiboaren ibilbide-orrian jasotako adierazle epidemiologikoak eta sanitarioak, horrek COVID-19aren parametro objektiboak sektore bakoitzari dagozkion atalaseekin lotzen baititu. Gogoratu horiek orientagarriak direla, eta pandemiak lurraldean duen eszenatokira egokitzeko moduko aplikazio-marjina dute. Gaur egun, Nafarroa Arrisku Handiko mailaren eta Arrisku Ertaineko mailaren arteko trantsizio-unean aurkitzen da, adierazle gehienak jada dauden lekuan. Aldi berean, COVID-19aren aurreko txertaketan aurrera egitea oso garrantzitsua da prozesu honetan guztian.
Arauan jasotako aldaketa nagusiak, lehenik eta behin, eremu publiko eta pribatuko bileren ingurukoak dira. Ostiraletik aurrera, horiek gehienez 8 pertsonakoak eta 3 bizikidetza-unitatekoak izatea gomendatzen da. Era berean, jarduera ezberdinen ordutegia, tartean, saltoki, akademia, igerileku edo liburutegiena, ordubete luzatuko da, oro har; hau da, 21:00etatik 22:00etara.
Bestalde, arauan esaten da bingoak eta joko-aretoak %30 irekiko direla, funtzio anitzeko aretoetarako aplikatzen den edukiera bera izanik. Orokorrean, beranduenera jota, 22:00etan itxiko dira. Halaber, Foru Aginduan esaten da ostiraletik aurrera elkarte gastronomikoak eta peñak irekiko direla edukiera-muga berarekin (%30).
Neurri horiek, aurkeztutakoen artean, ostalaritzaren inguruan astelehen honetatik aurrera jada indarrean direnei gehitu behar zaizkie. Barrualdeak 22:00ak arte irekita daude %30eko edukierarekin edo mahaien arteko distantziak handiagoak izanik okupatzeko gehieneko edukierarekin. Azken kasu horretan, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da fitxa tekniko batekin, eta bertan konpromisoa hartuko dute COVID-19aren prebentziorako zenbait jardunbide egoki betetzeko (distantziak handitzea bezala), CO2 neurgailu bat izateko, inolaz ere 800 ppm-ko kontzentrazioa gaindituko ez dituena (milioiko zatiak) edota trazabilitatea bermatzeko, beharrezkoa izanez gero bezeroekin berehala harremanetan jartzeko. 200 lokal baino gehiagok ireki dituzte barrualdeak modu honetan. Gogoratu beti mahaian kontsumitu behar dela. Terrazen edukiera %100 baimentzen da, eta 01:00ean itxiko dira, establezimendua uzteko lanak barne, 00:00etatik aurrera bezero berriak onartzerik izan gabe.
Bestalde, Foru Agindu berriarekin, txikizkako merkataritzan %60ra bitarte gehitu da edukiera; haurrentzako parkeek, aldiz, ez dute okupazio-mugarik izango. Zentro komertzialei dagokienean, %40ra zabaldu dira. Gida turistek gehienez 18 laguneko taldeak hartuko dituzte, baina turismo aktibo eta natura-turismoko irteeretan gehienez 25 laguneko taldeak baimenduko dira. Nafarroako Gobernuak sektore ezberdinekin estu lan egiten jarraitzen du irekitako malgutze-prozesua sakontzeko, eta, horretarako, etengabe lanean jarraitzen du baita ere Foru Komunitateko toki-erakundeekin eta udalerriekin.
Neurriei dagokienez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, galdera eta erantzun ohikoenei buruzko informazioa argitaratu du. Dokumentu bat egin da gaztelaniaz eta euskaraz.
Ostiraletik aurrera indarrean izango diren neurriak
- Eremu publiko eta pribatuko bilerak: gehienez 8 pertsona eta 3 bizikidetza-unitate biltzea gomendatzen da.
- Ostalaritza: bere horretan mantenduko da. %30eko edukiera edo okupazioaren gehieneko edukiera mahaien artean distantziak handiagoak izanik; azken kasu horretan, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da fitxa tekniko batekin, eta bertan konpromisoa hartuko dute COVID-19aren prebentziorako zenbait jardunbide egoki betetzeko (distantziak handitzea bezala), CO2 neurgailu bat izateko, inolaz ere 800 ppm-ko kontzentrazioa gaindituko ez dituena (milioiko zatiak) edota trazabilitatea bermatzeko, beharrezkoa izanez gero bezeroekin berehala harremanetan jartzeko.
- Hotelak: denek erabiltzeko zonen okupazioa gehienez %50ekoa izango da; aterpetxeetan, ordea, ohatzeak dituzten geletan eta pertsonen artean gutxieneko distantzia bermatu ezin denetan, %30eko edukiera baimenduko da.
- Hiletak eta beilak: 75 pertsona leku irekietan eta 15 itxietan. Leku itxietako errausketa-ekitaldietan eta ehorzketa segizioetan, muga gehienez 50 pertsonakoa izango da.
- Gurtza-lekuak: edukiera gehienez %30ekoa izango da, eta, nolanahi ere, 200 pertsonakoa.
- Ezkontzak, bataioak, jaunartzeak eta bestelako ospakizun sozialak, familiakoak, erlijiosoak edo zibilak: oro har, ekitaldi-mota horietan gehienez 30 pertsona onartuko dira barrualdean eta 50 kanpoaldean. Fitxa tekniko baten bidez konpromisoa agertuko dute COVID-19aren aurrean prebentziorako zenbait jardunbide egoki betetzeko. Ostalaritzan bezala, edukiera gehienez 50 pertsonakoa izango da establezimenduen barrualdean eta 100 lagunekoa kanpoaldean edo terrazetan. Muga ospakizun independenteei buruzkoa da, betiere argi eta garbi bereizitako espazioetan kokatzen badira. Ezingo dira erabili dantzarako pistak edo horretarako prestatutako espazioak.
- Hipermerkatuak, azalera ertain eta handiak, zentro eta parke komertzialak: horietan dauden lokal komertzial bakoitzean gehienez baimendutako edukieraren %40a ezingo da gainditu.
- Txikizkako saltokiak: edukiera gehienez baimendutakoaren %60ra bitartekoa izango da.
- Autoeskolak eta arautu gabeko ikastetxeak eta prestakuntza-zentroak: klaseak aurrez aurre eman ahal izango dira, betiere gehienez baimendutako edukieraren %50 gainditzen ez bada.
- Liburutegiak: Gehieneko edukieraren %50eko muga. Haurrentzako jarduerak egin ahal izango dira liburutegi eta ludotekatan, gehienez 12 parte-hartzailerekin.
- Museoak eta erakusketa-aretoak: ezingo da %50eko edukiera gainditu. Bisitak edo jarduera gidatuak gehienez 18 laguneko taldeekin egingo dira; kanpoaldean 25 lagunera bitartekoak izan daitezke.
- Jarduerak zinemetan, antzokietan, auditorioetan, karpa-zirkoetan eta antzekoetan: %50eko edukiera. Barrualdean gehienez 200 pertsona eta aire zabalean 400.
- Topaketak, akziodunen batzarren bilerak, elkargo profesionalen bilerak, negozio-bilerak, konferentziak, ekitaldiak eta antzekoak: gehienez baimendutako edukieraren %50; hots, gehienez 200 pertsona.
- Bingoak, joko, apustu eta jolaserako aretoak: edukieraren %30.
- Ekitaldietarako funtzio anitzeko espazioak: inola ere ezingo da gainditu 30 pertsonako muga barrualdean eta 50ekoa kanpoaldean. Edonola ere, ospakizun horietan ezingo da gainditu %30eko edukiera establezimenduen barrualdean.
- Elkarte gastronomikoak eta peñak: berriro irekiko dira gehienez %30eko edukierarekin.
- Gimnasioak: jarduera aldez aurreko hitzorduarekin egin beharko da. Pertsona bakoitzeko 20 m2-ko espazioa mantenduko da joan-etorria eskatzen duten jardueretarako eta 8m2-koa behar ez dutenetarako.
- Kirol txapelketa ez profesionalak: publikoarekin egin ahal izango dira %50eko edukierarekin. Itxitako instalazioetan 200 pertsona baimenduko dira eta aire zabalean 400.
- Zuzendutako jarduera fisikoak edo kirol-arlokoak: gehienez 10 pertsona espazio itxietan eta 15 baldintza zehatz batzuetan biltzen badira.
- Igerilekuak: %50eko edukiera; aldagelak eta dutxak banaka erabil daitezke.
- Haurrentzako parkeak eta aire zabalean erabiltzeko kirol-eremuak: edukiera-mugarik gabe.
- Alkoholaren salmenta: ezin da saldu 21:00etatik 8:00etara bitartean, lizentziadun establezimenduetan izan ezik: taberna berezia, kafe ikuskizunak, tabernak, kafetegiak eta jatetxeak.