2021ko maiatzaren 19a

Berrikuntza Sozialaren Unitateak pertsonak, planeta eta oparotasunari lotutako lan lerro berriak aurkeztu ditu

Ekainaren 2an gizarte berrikuntzaren inguruko jardunaldia egingo da eta bertan Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioko Berrikuntzako idazkari orokorrak hartuko du parte
Izaskun Goñi, Enpresa Politika, Nazioartekotzea eta Laneko zuzendari 
orokorra, unitateko gainontzeko kideekin batzar nagusiaren hasieran.
Izaskun Goñi, Enpresa Politika, Nazioartekotzea eta Laneko zuzendari orokorra, unitateko gainontzeko kideekin batzar nagusiaren hasieran.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Pertsonak, planeta eta oparotasuna dira Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitatearen lanaren hiru oinarriak, Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuak jarraituz. Batzar orokorraren esparruan, Unitateak, gainera, berrikuntza sozialari, ekosistemei eta biodibertsitateari buruzko jardunaldi bat egingo duela iragarri du. Ekainaren 2an izango da Bertizen eta bertan parte hartuko du Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusiak.