2021ko maiatzaren 13a

Nafarroak COVID-19aren 92 kasu positibo zenbatu ditu 2.225 proba egin ostean

Atzo, 121 gaixo zeuden Nafarroako ospitaleetan, aurreko egunean baino 13 gutxiago, eta 100.000 laguneko kopurua gainditu zen txertaketa osoaren jarraibidearekin

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, COVID-19aren 92 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 2.225 proba (1.232 PCR proba eta 993 antigeno test) egin ostean. Positibotasun-tasa % 4,1ekoa izan zen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).