2021ko maiatzaren 12a

Nafarroako Gobernuak 2021erako Publizitate Plan Instituzionala onartu du, zeina 1,8 milioi eurorekin hornituta dagoen

Aurreikusitako 400.000 eurorekin, informazioa eta koronabirusaren izurriaren inguruko kontzientziazioa izango da Exekutiboaren publizitate jarduera nagusia, zeinek gainera beste 22 kanpaina sektorial aurreikusten dituen

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan onartu du 2021erako Publizitate Instituzionalaren Urteko Plana,  zein hasiera batean 1,8 milioi eurorekin hornituta dagoen komunikabidetako eremuak eta bestelako publizitate euskarriak erosteko.

Planak aurreikusten duen bezala, foru Exekutiboaren departamentuek eta organismoek aurreikusitako kanpainak sendotu ahal izango dituzte edo bere aurrekontu partida propioen araberako beste ekintza batzuk bultzatu, beraz, inbertsioaren amaiera zifra, zein urte amaieran elaboratzen den eta izaera publikoa duen publizitate instituzionalaren urteko memorian jasoko den, hedatzea aurreikusten da.

Hasiera batean publizitate gasturako aurreikusitako 400.000 euroko kopurua herritarrak informatzera eta koronabirusaren izurriaren esparruan kontzientziatzera bideratuko dira, biztanleria guztiaren txertaketaren sustapena barne hartuz; eta beste 1,4 milioi bideratuko da herritarrak informatzeko eta kontzientziatzeko guztira 22 kanpaina garatzeko, Foru Exekutiboaren eskumeneko esparruetan erabilera publikoa duten zerbitzuen eta gizarte arloko gai garrantzitsu ezberdinen inguruan.

Publizitate Instituzionalaren Urteko Plana izaera horizontalarekin kudeatzen da Nafarroako Gobernuaren jarduera guztirako, Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barnekoaren Departamentuaren eskutik, eta komunikabideei dagokienez, publizitate inbertsioa 2020ko ekitaldian neurtutako audientziari ematen dio Cies merkataritzak elaboratutako eta erakunde publikoek, komunikabideek eta publizitate agentziek ordaindutako Nafarroako Audientzien Azterketagatik.

Nafarroako Gobernuak ondorengo komunikabide guztietan inbertitzen du: Nafarroan argitaratutako egunkariak edo Foru Komunitaterako eguneroko ediziokoak; komunikabide digital profesionalak; irrati jeneralistak eta musikalak; TDT lizentzia duten telebistak; eta eskualdeko aldizkariak. Komunikabidetan eginiko inbertsio hau beste publizitate euskarri batzuekin osatzen da, esaterako garraio publikoaren errotulazioa, markesinen alokairua eta kanpoko gainerako altzariak, zinema aretoetako emanaldiak edo sare sozialetako publizitatearen kontratazioa.

2017tik, eta izurriak eragindako iazko salbuespenarekin, Nafarroako Gobernuak publizitate inbertsioaren aurreikuspen hau ezagutzera ematen du urtero Akrdioaren bitartez kudeaketa publikoan gardentasun irizpidea zainduz. Gainera, sei hilez behin gastu hauen berri ematen du Gobernu Irekiaren Atariaren bitartez eta Nafarroako Parlamentuari dagokion informazioa igortzen dio.

Aurreikusitako 22 kanpaina

Planean bereziki kontenplatutako 22 kanpainetatik, 1.407.000 euroko aurrekontuarekin, urtearen lehen lauhilekoan dagoeneko bost aurkeztu dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna omentzeko kanpaina (martxoak 8); Errentaren Aitorpenaren gaineko informazio kanpaina, zein joan den apirilaren 12an abiatu zen; adineko pertsonen diskriminazioari buruzko kontzientziazio kanpaina; 2021 – 2022 ikasturteko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurre-inskripziorako esparruan Eskola Publikoa sustatzen duen kanpaina; eta Lanbide Hezikietako ikasketen prestigioa aldarrikatu nahi duen beste kanpaina bat.

Gobernuak uda aurretik beste sei publizitate ekimen ditu aurreikusita: lehenengoa adineko pertsonen egoitzetako irudi publikoa sendotzera bideratua koronabirusaren izurriaren lehenengo urtearen ondoren; tokiko nekazaritza elikagaiak sustatzeko; plastikoaren erabileraren inguruan kontzientzia sortzeko; administrazio publikoekin online operatzeko Cl@ve digital kredentzialaren abantailen berri emateko, Nafarroako Gobernua barne; eta 2020-2023 Nafarroa Suspertu Planaren helburuak sozializatzea eta ezagutzera ematea.

Irailetik aurrera, Gobernuak aurreikusita dauka publizitatea erabiltzea, beste urte batez, hilabete honetan hasten diren euskera ikasteko ikastaroetan pertsona helduak inskribatu daitezen, kirola segurtasunez egitea sustatzeko eta kultura eskaintzaren inguruan. Era berean, erretzaileak osasunerako ohitura kaltegarri hori utzi dezaten gonbidatzeko kanpaina lantzea aurreikusi da. Gainera, kontzientziazio ekimenak aurreikusi ditu despopulatzearen eta klima aldaketaren esparruetan.

Urteko publizitatearen planifikazioa hiru klasikorekin amaituko da: indarkeria matxistaren aurkako kanpaina, zein azaroaren 25eko datatik hurbil garatuko den; eta Nafarroako Eguna eta Euskeraren Eguna ospatzeko ekitaldien inguruko kanpaina informatzaileak, abenduaren 3an gutxi gorabehera.

2020ko publizitate inbertsioaren memoria: 1,55 milioi euroko gastu bat

2021erako aurreikusitako publizitate planifikazioa onartzeaz gainera, Nafarroako Gobernuak halaber gaur ezagutu du aurreko, 2020ko, ekitaldiari dagokion publizitate instituzionalaren inbertsioaren memoria; informazio hau denbora gutxi barru argitaratuko da Gobernu Irekiaren webgunean eta Nafarroako Parlamentura igorriko da.

Memoria honen arabera, koronabirusaren izurriak eragindako krisiak markatu duen urte batean, Foru Exekutiboak 1.556.492,79 euro inbertitu zituen komunikabidetan eta bestelako kanpo euskarrietan eginiko publizitate eremuen erosketarako. Kopuru horretatik, % 59,7 zuzenean izurriarekin lotutako kanpainetarako erabili zen, bai herritarrak informatzeko eta koronabirusaren prebentzioari buruz kontzientziatzeko eta bai egoera sanitarioarengatik kaltetutako jarduera sektoreak sustatzeko, esaterako txikizkako merkataritza edo kultura jarduerak, eta testuinguru horretan kirolaren praktika edo biztanleria migratzailearen aldeko gizarte babesa sustatzeko.

2020an Foru Administrazioak gehien erabilitakoak publizitate euskarriak egunkariak izan ziren, 477.000 eurotik gorako inbertsioarekin; gero irrati instalazioak, 433.000 eurotik gorakoak; eta hirugarrenez baliabide digitalak, 178.000 euroak gaindituz. Komunikabide mota bakoitzaren baitan, gastua komunikabide bakoitzak metatutako audientziarekiko proportzionala izan zen, Cies merkataritza S.L.-ren 2019ko Nafarroako Audientzien Azterketaren arabera.

Komunikabideekiko ezberdinak diren publizitate euskarriei dagokienez, hiri eta eskualdeko garraioan (markesinak eta autobusen errotulazioa) eginiko publizitatearen inbertsioa  izan zen inbertsio publiko handiena jaso zuena, 123.000 eurotik gorakoa.