Descárgate la app
Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdi Orokorrak handitzeko obrak amaitu dira
2021ko maiatzaren 7a
Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdi Orokorrak handitzeko lanak amaitu dira
Hiru fasetan garatu dira 2020ko uztailetik, eta hamar box, hiru kontsulta eta administrazio-arloa aldatu dira
Gune berria NOGko Larrialdi Orokorren eremuan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Joan den astean amaitu ziren Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Larrialdi Orokorren eremuan joan den urtearen erdialdetik egin diren handitze-lanak, eta, horien ondorioz, hamar box eta hiru kontsulta mediko gehiago egin dira, eta zortzi bulego berri, bi bilera-gela eta beste lan-eremu batzuk sortu dira. Gainera, administrazio-arloa aldatu da, eta aste honetatik aurrera funtzionatzeko lehendik zeuden hainbat eremu birmoldatu eta egokitu dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).