2021ko maiatzaren 7a

Ingurumeneko Departamentuak "Odietako Bailara" behitegiko digestatoa behar bezala ez aplikatzeagatik ingurumenean sortzen diren kalteak epaitegira eramateko jarduketak hasi ditu

Erabakia atestatuen bilera batean hartu dute, eta bertan aurkeztu dituzte jarduketa judizialak abiarazteko txostenak

Ingurumeneko Departamentuak  "Odietako Bailara" (Caparroso) behitegiko digestatoa behar bezala ez aplikatzeak ingurumenean dituen eraginak epaitegira eramateko jarduketak hasi ditu.

Gogoratu behar da digestatoa bere kontaminazio ahalmena murrizten duten purinaren eta beste hondakin batzuen biometanizazioaren emaitza dela eta gainera elektrizitate berdea sortzeko aprobetxatzen den metanoa ekoizteko balio duela.

Hala erabaki dute Departamentuko arduradunek Ingurumenak antolatutako atestatuen bilera batean zeinetan parte hartu duten Pablo Muñoz zuzendari orokorrak, pertsonal teknikoak eta Zaintza Departamentukoak, Foru Poliziaren Ingurumen Babeserako Brigadako kideek, hala nola Nafarroako Ingurumeneko eta Hirigintzako fiskal ordezkariak.

Bileran aurkeztu dira Biodibertsitateko Zerbitzuak aditu ezberdinei enkargatutako txostenak, besteren artean, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (NIK) elkarte publikoarenak, zeinetan aztertzen den tokiko fauna, flora eta habitaten afekzioa “Odietako Bailara” behitegiko digestatoa behar bezala ez aplikatzeagatik.

 Zehazki, txostenak oinarritzen dira apoarmatu europarra, uretako arratoia, urtxakurra edo bisoi europarraren habitatean, hau da, Aragoi eta Argaren Beheko Tartetako Kontserbazio Bereziko Eremuan (ZEC) kokatutako “Camino del Sotillo”ko urmaelean izandako inpaktuan.

Bilera amaitzean, abian jarri dira txosten horietatik ondorioztatu ahal diren ingurumen afekzioak epaitegira eramateko jarduketak.

Baimendu gabeko praktiken geldiketa

Erantzukizunak hobetzeko ikerketekin batera, azpimarragarria da Ingurumenak dagoeneko bere unean enpresari eskatu ziola baimendu gabeko baliabideekin eginiko digestatoaren banaketari berehala uzteko.

Hain zuzen, Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak errekerimendu bat igorri zion enpresari joan den otsailean, Foru Poliziaren txosten bat jaso ondoren ziurtatzen zuena digestatoa aplikatzeko ureztaketa instalazio finkoen erabilera eta urez betetako partzela ezberdinen hala nola laborantza lursailetatik kanpoko digestato isurketen presentzia, eta egoera hau ohartarazita zegoen Ingurumen Zaintzaren ikuskaritza bisita batean.

Txosten horretan, hutsune ezberdinak azaltzen ziren. Adierazitako aplikazio mota ez dago babestuta eskuragarri duen Ingurumen Agintaritza Integratuaren aldetik, eta urez betetako eremuen presentziak aplikazio desegokiaren egoera bat islatzen du zeinek lurrazpiko uren kutsadura eta ibilgu publiko hurbiletako isurketak eragin ahal dituen.

Atzemandako hutsuneen aurrean, titularrari eskatu zitzaion baimendu gabeko praktika horiek berehala uzteko eta txosten bat helarazteko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura 2021eko urtarrilaren 1etik garatutako ureztaketa praktiken informazio zehatzarekin, hala nola ebaluaketa bat horien egokitasunaren edo bestela, atzemandako egoera irregularren inguruko informazioarekin.