2021ko apirilaren 30a

Nafarroako Ospitale Guneko Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren Unitateak bere kalitate-egiaztagiria berritu du, ziurtagiri-maila bikainarekin

Zentroko Digestio-zerbitzuaren barruan, Crohn gaixotasuna, kolitis ultzeraduna edo kolitis sailkaezina diagnostikatu zaien 2.240 pazienteri ematen die arreta
Ezkerretik eskuinera Miren Vicuña, Saioa Rubio, Marali Berrio, Óscar 
Nantes, Julia Irigoyen eta Cristina Rodríguez, Hesteetako Hanturazko 
Gaixotasunaren Unitateko kideak.
Ezkerretik eskuinera Miren Vicuña, Saioa Rubio, Marali Berrio, Óscar Nantes, Julia Irigoyen eta Cristina Rodríguez, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren Unitateko kideak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Digestio Zerbitzuko Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren Unitateak 2017an gaixotasun hori duten gaixoentzako arreta integraleko unitate gisa lortu zuen akreditazioa berritu du. Egungo auditoretzan, gainera, hasierako egiaztapen-prozesuan lortutako puntuazioa hobetu da, ziurtapen aurreratuaren mailatik (arauaren eskakizunen % 85,84) ziurtapen bikainera ( % 96,22) igaro baita.

Akreditazioaren helburu nagusia da EII-ko unitate guztiei eskaintzea ematen duten asistentziaren kalitatea modu objektibo eta sistematizatu batean aztertzea ahalbidetzen duen tresna bat, horrez gain asmoa izanik gaixotasun hau jasaten duten pazienteen arreta lurralde nazional osoan homogeneoa eta bikaina izatera heltzeko balizko hobekuntza arloak identifikatzea. “Hesteetako Hanturazko Gaixotasuna duten pazienteentzako Arreta Integralerako Unitateen Akreditazio Programa” izendatuari dagokio, Crohn Gaixotasunaren eta Kolitis Ultzeradunaren Espainiako Taldearen (GETTECU) helburu estrategikoetako bati.

Auditoretza joan den martxoan garatu zen Bureau Veritas Iberia SL enpresaren aldetik eta unitateak hiru urtez behingo jarraipen auditoretzak egin beharko ditu bere kalitate maila mantentzen duela egiaztatzeko.

Arreta anbulatorioa, ospitaleratzean eta beste zerbitzu batzuekiko lankidetza

Orainaldian, NOGeko Digestio Zerbitzuko Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren Unitateak (EII) Crohn gaixotasuna, kolitis ultzeraduna edo kolitis sailkaezina duten 15 urtetik gorako 2.240 gaixo artatzen ditu.

Unitatea 4 medikurekin eta 2 erizainekin osatuta dago zeinek gaixo hauen arreta modu anbulatorioan (mediku kontsulta, erizaintza kontsulta, kontsulta telefonikoa edo Eguneko Ospitaleko tratamenduen administrazioa) eta bere ospitaleratzetan garatzen duten. Gainera, hertsiki kolaboratzen du bere arretan inplikatutako ospitaleko beste zenbait espezialitaterekin (Kirurgia Orokorra, Erreumatologia, Dermatologia, Erradiologia abdominala, Nutrizioa edo Medikuntza Prebentiboa), zeren sarritan bere pazienteek diziplina anitzeko laguntza bat behar izaten dute.

Hesteetako Hanturazko Gaixotasuna

Hesteetako Hanturazko Gaixotasuna (EII) kontzeptuak hiru entitate barne hartzen ditu: kolitis ultzeraduna (KU), Crohn gaixotasuna (CG) eta kolitis sailkaezina (KS). Horiek partekatzen dutena da digestio hodiaren mailako hanturaren presentzia; ohikoak dira gazteengan eta bere ibilbide klinikoa kronikoa eta errepikakorra izaten da, hantura nabarmeneko garaiak aldizkatuz kieszentzia dakarten beste batzuekin, zeinetan pazientea asintomatikoa mantentzen den.

Ohikoena kolitis ultzeraduna da. Honetan, hanturazko prozesua kolonera mugatzen da eta pazienteek aurkezten dituzten sintoma ohikoenak beherakoa eta hesteetako hemorragia dira. Crohn gaixotasunak digestio hodiaren edozein gune kaltetu dezake, ahotik uzkiraino, ileon terminala izanik gehienetan kaltetzen den hestearen segmentua. Sintomak askoz ere anitzagoak dira (min abdominala, pisua galtzea, beherakoa, anemia, sukarra, etab.), kaltetuta dagoen hesteko segmentuaren arabera. Kolitis sailkaezina terminoa koloneko hanturazko gaixotasuna duten pazienteentzat erreserbatzen da zeinen kasuan datu kliniko, analitiko, erradiologiko, endoskopiko eta histologikoen multzoa ez den nahikoa izaten koloneko Crohn Gaixotasun bat Kolitis ultzeradun batetik bereizteko.  

Gainera, pazienteen ia herenak beste maila bateko sintomak jasaten ditu (hesteetatik kanpoko sintomak), ohikoenak izanik artikularrak, azalekoak eta begietakoak.