Descárgate la app
Etulainen hasi dira N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko lanak
2021ko apirilaren 30a
Etulainen hasi dira N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko lanak
Olabetik Lantzerainoko, N-121-A errepidearen bigarren zatia, 2+1 bide bihurtzeko lanak gaur goizean hasi dira Etulainen. Lanak egiteko 9 hilabeteko epea izango dute, Estatuko Aurrekontu Orokorretatik datorren 10,8 milioi euroko inbertsioarekin.
Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria eta Jose Luis Arasti Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria etorri dira lanen hasiera ikustera eta hauekin batera bertaratu dira Pedro Lopez Obra Publikoen eta Azpiegituren zuzendari orokorra; Jesus Polo Azpiegitura Berrien Zerbitzuko zuzendaria; Francisco Javier Mariezcurrena “Construcciones Mariezcurrena” enpresa esleipenduneko gerentea; eta tarte honetan aurkitzen diren udalerrietako ordezkari ezberdinak. Lanek barne hartuko dute 12 kilometroko ibilbide bat, lurraren 90.000 metro kubikoen mugimendu batekin eta trafiko eragozpenak murrizteko faseen arabera eginiko exekuzio batekin.
Lanen eremua Burutaineko saihesbidearen bitartez bereizitako bi azpi-tartetan banatuko da; Olabetik Burutaineraino eta Burutainetik Lantzeraino. Tarte horietako bakoitzeko obrak exekutatzen direnean, azpi-tarteko abiadura orduko 60 kilometrora mugatuko da. Galtzada osoa zeharkatzea eskatzen duten lanak modu mailakatuan garatuko dira trafiko gutxien dagoen egunetan eta 40 km/o-ko abiadura eskatzen duen txandakako pasagunearen bitartez bideratuko dira; noranzko bietako trafikoa libre geratzen den errailetik birbideratuz.
Txandakako pasagunearekin kontatzen duten lanak garatuko dira N-121-A eta Etulain arteko intersekzioaren eremuan, Burutainetik Olaguera bitarteko tartean, Zandio eta Otsakain arteko intersekzioan, eta Olagueko saihesbidean, Etxaideko jaurerriaren eremuan. Lan hauek galtzadaren albo banatan ur hornidura eta hustuketa hoditeriak ezartzeko zeharkako drainatzearen exekuzioarekin eta lanen amaiera faseko zoru geruzen hedapenarekin kointzidituko dute.
Trazatuaren xehetasunak
Tartea Olabetik abiatzen da, zeinetan une honetan aztertzeko bidean dagoen saihesbide bat eraikiko den. Aukera ezberdinak Zandio – Otsakain arteko egungo intersekzioraino hedatzen dira, beraz, tarte hau ez da aldatuko saihesbide hori garatu arte. Gune horretatik Enderitz-Ostitzeko saihesbidearen hego lotuneraino, N-121-A errepideak bi errailekin kontatuko du, bat ipar norabiderako eta bestea hego norabiderako, 2 metroko erdibitzailearekin eta barrera bertikalarekin.
N-121-A errepidearen gune nagusiak Enderitz-Ostizeko saihesbidean bi erraileko tipologia bat mantenduko du Irungo norabidean eta batekoa Iruñako norabidean, barrerarekin hornitutako erdibitzailea barne hartuz. Ipar norabideko trazatuan zerbitzu-bide bat ezarriko da errepidearen alboan aurkitzen diren lursail ezberdinetara eta Enderitzeko hego lotunera sartzeko nahiz bertatik irteteko sortzen diren gatazka-guneak ezabatzeko.
Proiektuak Enderitzeko irteeraren hobekuntza kontenplatzen du Ostitzera sartzeko egungo intersekzioan zeinetan autobus geltoki bat eta mini-biribilgune bat aurkitzen diren. Biribilgunea hedatuko da autobusen norabide-aldaketak ahalbidetzeko, ondorioz gaur egun errepidearen beste aldean dagoen geltoki bat desagertuz, modu honetan bidaiarien igoera eta jaitsiera guztiak ezkerreko marjinako markesinan zentralizatuz eta hiri barneko garraioaren segurtasuna hobetuz. Gainera, azelerazio-erraila luzatuko da trafikoa N-121-A errepidera errazago sartzeko, hego norabidean.
Burutainen aztertzeko bidean dagoen saihesbide bat eraikiko da, horrela, Enderitz-Ostizeko saihesbidearen ipar irteeratik Burutaineko gasolindegia pasa arte, aldi baterako egungo trazatua mantentzen da. Saihesbiderako hautatutako aukera bideragarria izango da 2+1 bidearekin, beraz, exekutatzen denean konektatu egingo da N-121-A errepidearen multzoko trazatuari jarraipena emanez.
Burutaineko irteeratik Etulain arte, Iruña norabideko errepideak bi errailekin kontatuko du, eta batekin Irun norabidean, barrera metalikoarekin hornitutako 2 metroko erdibitzailea barne. Horretarako plataforma hedatuko da ezkerreko marjinako eremuan hondeaketa eginez.
Irteera eta sarrera berriak Etulainen eta Lantzen
Etulaingo gurutze-bidean sarbide berri bat eraikiko da. T erako intersekzio bat izango da, udalerrira edo N-121-A errepidera sartzeko itxaroteko bi errail zentralekin kontatuz. Errail hauek gorriz seinaleztatuko dira galtzadan bertan, bere identifikazioa errazteko eta aurreratzeko errail zentraletatik bereizteko. Era berean, errepidetik aldendutako biribilgune asimetriko bat eraikiko da norabide-aldaketak ahalbidetzeko eta intersekzio berri honen tarteak argiztapenarekin kontatuko du.
Bide-gurutze berritu honetatik, Olagueko saihesbidearen lehenengo erdian bi errail ezarriko dira Irun norabidean eta bat Iruña norabidean, barrera metalikoaz hornitutako 2 metroko erdibitzailearekin. Jarraian, amaiera tartean 2+1 bidea alderantzikatuko da, bi errailekin hegoalderantz eta batekin iparralderantz, Lantzeko gurutze-bidearen inguruneraino antzeko erdibitzaileak eta barrerak mantenduz.
Lantzeko intersekzioan Etulaingo proiektatuaren antzeko sarbide bat eraikiko da. T erako intersekzioak gorriz seinaleztatutako itxaroteko bi errail zentralekin kontatuko du, zeinek ezkerrerantz biratzerakoan bide segurtasuna hobetuko duten bai udalerrian eta bai N-121-A errepidean sartzeko. Norabide-aldaketak ahalbidetzeko aldendutako biribilgune bat eraikiko da. Intersekzio guztia argiztatu egingo da.
2+1 bidea izateko eraldaketa
N-121-A errepidea eraldatzeko lanak 5 tartetan banatu dira, Ezkabako tuneletatik Endarlatsako zubiraino, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan. Lehenengo tartea (Ezkaba-Olabe) eraikitzeko bidean dago joan den otsailetik, eta hari Olabe eta Lantz artean orain abian jarriko lanak erantsi zaizkio.
Proiektuak ahalbidetuko du errepidea 2+1 diseinua, alegia zirkulaziorako hiru errail erabilgarri dituen norabide bikoitzeko bidea bihurtzea; errail zentrala norabide batean edo bestean aurreratzeko erabiltzen da, zirkulazioaren beste norabidearekiko bereizita dauden tarte erregularrak zaintzeko gainditu ezinezko erdibitzaile batekin kontatuz.
2+1 bidearen irtenbidea oso zabalduta dago nazioarteko mailan eta eraginkorra dela egiztatu da bide segurtasunari eta funtzionaltasunari dagokionez. Bere abantaila nagusien artean dago aurkako noranzkoan doan zirkulazioarekin eginiko aurreratzeak % 100 ezabatzeko aukera, horrela aurrez aurreko edo alboko talkaren arriskua nabarmenki murriztuz, izan ere, gaur egun N-121-A errepidean gertatutako ezbeharren arrazoi kaltegarri nagusiena da. Gainera, ilarak errazago bideratzea ahalbidetzen du, aurreratze eremuak optimizatzen direlako.