2021ko apirilaren 28a

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak NOGeko sukaldeen barneratzea finkatu du plantilla organikoan

Nafarroako Ospitaletegiko Elikadura Ataleko egiturazko 96 lanpostu dira, 2017an emandako zerbitzua itzultzearen ondoriozkoak

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onetsi du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 96 lanpostu sortzen dituena. Horrela, Nafarroako Ospitaletegiko Elikadura Ataleko egiturazko 96 lanpostu finkatu dira.

SNS-O-ko profesionalen zuzendaritzak plaza huts hauen sorrera NOGeko Elikadura Sekzioaren plantilla finkatzeko beharrean oinarritzen du, zeinek 2017tik plaza egituratzaileen kopuru honekin (96) kontatzen duen; hain zuen urte horretan gertatzen da sukaldeak zerbitzu publikora itzultzeko prozesua.

Zehazki, plazak ondorengo moduan banatzen dira: hiru sukaldari plaza (C maila), 2 gidari plaza (D maila), eta Zerbitzu Orokorren 91 plaza (D maila).

Sukaldeen itzultzea

2017ko ekainean, Osasun Departamentuak bere gain hartu zituen, baliabide propioekin, sukaldetan platerak prestatu, banatu eta garbitzeko zereginak; horrek inplikatu zuen 96 langile kontratatzea, gehienak zerbitzu anitzetako enplegatuak eta gainerakoak sukaldeko langileak eta gidariak.

Horrela, Nafarroako Ospitaletegiko janari-zerbitzuaren azpi-kontratazioarekin amaitu zen, alegia 2012an Mediterranea Catering enpresarekin hasitakoarekin. Kudeaketa horrek NOGean ospitalizatutako pertsonen elikaduraren kalitatean eragina izan zuen, herritarren eta alderdi politikoen aldetik kexa eta salaketa ugarirako bidea emanez, zein dokumentu ezberdinetan eta 2014an Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako Kontuen Ganberako txosten batean bermatu ziren.

Amaitzeko, 2017an, NOGeko sukalde guztiak zerbitzu publikora itzuli ziren, eta orainaldian hala jarraitzen du izaten, ospitalizatutako pertsonen leheneratze prozesuak babesteko oinarrizko elementua izanik.