2021ko apirilaren 28a

Nafarroako Gobernuak erabaki du, hil ondoren, Carlos III.a Noblearen Gurutzea ematea Burkina Fason eraila izan den David Beriain kazetariari

Sari honen bidez, Foru Komunitatearen garapenean, proiekzioan eta prestigioan nabarmen laguntzen duten pertsonak aintzatetsi nahi ditu
videocam Nafarroako Gobernuak erabaki du, hil ondoren, Carlos III.a Noblearen Gurutzea ematea Burkina Fason eraila izan den David Beriain kazetariari collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Carlos III.a Noblearen Gurutzea ematea, hil ondoren, David Beriain Amatriain kazetariari, atzo, asteartea, talde armatu batek erail baitzuen Burkina Fason, Afrikako herrialde horretan isilpeko ehizaren inguruan dokumentala filmatzen ari zela.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Carlos III.a Noblearen Gurutzea ematea, hil ondoren, David Beriain Amatriain kazetariari, atzo, asteartea, talde armatu batek erail baitzuen Burkina Fason, Afrikako herrialde horretan isilpeko ehizaren inguruan dokumentala filmatzen ari zela.

Sariaren bitartez, Foru Exekutiboaren asmoa da “Foru Komunitatearen garapenean, proiekzioan eta prestigioan nabarmen laguntzen duten” pertsonak aintzatestea.

Ezkutuko ehizari buruzko erreportajea

Nafarroako David Beriain kazetariak 44 urte zituen eta Artaxokoa zen. Burkina Fason aurkitzen zen ezkutuko ehizari buruzko dokumentala grabatzen Bizkaiko 47 urteko Roberto Fraile kamerariarekin batera. Bi jeepek osatutako konboi batean zihoazen biak astelehenean, hogei bat soldaduren eskoltarekin, eta talde terrorista batek eraso egin zien Pama herritik gertu, Kompiengako probintzian, Afrikako herrialdeko agintari horiek jakinarazi dutenez. Atzo, asteartea, bi kazetari espainiarraren, kazetari irlandar baten eta Burkina Fasoko segurtasun indarretako kide baten gorpuak aurkitu zituzten.

Beriain Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1999. urtean, eta berehala espezializatu zen gatazka armatuetan, indarkerian eta murgiltze kazetaritzan. Kezka horren ondorioz, Afganistan, Darfur, Kolonbia, Kongo eta Libiara bidaiatu zuen, besteak beste, egoera belikoetan errealitatea erretratatzeko.

Beriain Venezuelako Rosaura Romero produktorearekin ezkonduta dago, eta 2012an serie dokumentaletan espezializatutako 93 Metros produkzio-etxea sortu zuen beste bi bazkiderekin. Denbora honetan, honako dokumental hauek zuzendu ditu: ‘Clandestino’, ‘El Ejército Perdido de la CIA’, ‘La Vida en Llamas’, ‘Amazonas Clandestino’ edo ‘Yasuní, Genocidio en la Selva’, besteak beste. Halaber, produktore eragilea izan da ‘Estrecho’ eta ‘El Palmar de Troya’ bezalako serietan.

Bere lanei esker, hainbat sari jaso ditu; esate baterako, 2009an, Jose Manuel Porquet saria ‘Diez días con las FARC’ lanaren truke. Erreportaje berarekin finalista izan zen Normandiako Bayeux-ean; hots, gerrako korrespontsalentzat saririk garrantzitsuenetariko batean. 2019. urtean, Real Screen Awards sarietarako izendatua izan zen 'El negocio del secuestro en Venezuela' dokumentalari esker.

1997an sortutako saria

Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea 1997. urtean sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroako gizartearen aurrerapenean edo Komunitatea kanpoan ezagutzera ematen nabarmen lagundu duten pertsonak eta erakundeak saritzeko.

Sariak Karlos III.a Noblearen izena hartu zuen, hots, Nafarroako erregeen artean nabarmendu zen monarkarena, bere izaera baketsu eta adiskidetzailearengatik, Kulturaren eta Artearen aldeko ekimenengatik eta Europako gainerako gorteekin bake- eta adiskidetasun-harremanak ezartzeagatik.

Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III.a eseriaren irudia berregiten da, "Karolus regis navarre" legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpenaren eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra” legendaren gainean.

2020ko edizioko sarien banaketa

Hain zuzen ere, maiatzean emango dira Nafarroako Gobernuak iaz emandako baina COVID-19aren aurrean aplikatutako segurtasun-neurriak medio entregatu gabeko Carlos III. aren Gurutzeak.

Iazko saridunak hauek izan ziren: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea-Nafarroako Delegazioa (AECC Navarra); CIMAko zuzendarikide zientifikoa, Mª José Calasanz Abinzano; Gregorio Luri Medrano filosofo eta irakaslea; Ana Monreal Vidal industria-ingeniaria eta ekintzailea; eta Patxi Salaberri Zaratiegi filologo eta irakaslea.

Ekitaldia Nafarroako Tronuen Aretoan egingo da jende gutxirekin.