2021ko apirilaren 28a

Gobernuak ikastetxe publiko zein itunduetako ikasleen onarpena arautzen duen foru dekretua onartu du

2021-2022 ikasturteko aurrematrikulaziorako hurrengo prozesuan aplikatuko diren eskolatze eta baremazio irizpideak ezartzen ditu arauak

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleen onarpena arautzen duen foru dekretua onetsi du. Aurrematrikula egiteko hurrengo prozesuan aplikatuko den arauak lehentasuna duten eskolatze irizpideak ezartzen ditu, bai eta egoera ahulean dauden ikasleak banatzeko neurriak ere. 

Testuak onarpenerako irizpide lehenetsiak finkatzen ditu, diskriminazio eza, berdintasuna, kalitatezko hezkuntza eta aukeren berdintasuna hala nola gizarte kohesioa azpimarratzen duten irizpide arautzaileen bitartez. Erregulazio horretan ikasleak arrazoi sozio-ekonomikoengatik edo bestelako arrazoiengatik bereiztea saihesteko beharrezko neurriak hartuko dira, kontuan hartuta, edozein kasutan, laguntza berezia behar duten ikasleen ikastetxeak behar bezala eta modu orekatuan banatzea.

Ere berean, dekretuak aurrera egiten du funtsa publikoekin sostengatutako ikastetxetako heziketa laguntza berezia behar duten ikasleak modu orekatuan banatzerakoan, ikasle hauentzat ikastetxe guztietan plazen derrigorrezko erreserbarekin kontatzearen bitartez.

Gaur onartutako foru dekretuak Nafarroako Kontseiluak apirilaren 13an emandako irizpenarekin eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren oniritziarekin kontatzen du, 2020ko abenduaren 9an eta 2021eko martxoaren 3an ospatutako osoko bilkura saiotako kideen gehiagoaren arabera.

Onarpen irizpideak

Onarpen irizpideei dagokienez, lehentasunak ezartzeko irizpideak dira ikastetxe berdinean neba-arrebak izatea, guraso edo lege tutoreen etxebizitzarekiko edo lantegiarekiko hurbiltasuna, hala nola familia unitatearen per capita errentaren irizpide lehenetsia eta irizpide osagarriak aplikatzeko aukera kontenplatzen da onarpenerako irizpide lehenetsiak aplikatzean ebatzi ahal ezin izango liratekeen berdintasunezko egoerak ebazterakoan. Neurri hauek LOMLOE-ren arabera xedatuari jarraiki hartuko dira.

Bestalde, testuak eskaerak aurkezteko modua ezartzen du. Lehenesten da hauek modu telematikoan egitea, Hezkuntzak eskura jartzen duen webgunetik, horrela egokituz administrazio elektronikoak inposatutako eskakizun berriekin.

Gainera, heziketa laguntza berezia behar duten ikasleei dagokienez, ikasle horien eskolatze egoki eta orekatu batera bideratutako neurri ezberdinak ezartzen dira, esaterako ikastetxe publikoetako plazen eta ikastetxe pribatu itunduetan baimendutakoen hein bat erreserbatzea. Era berean, Hezkuntza Departamentuak ikasgela bakoitzeko ikasle kopuru maximoa % 10 hedatzea baimenduko du eta hezkuntza sistemaren kalitatea eta ekitatea babesten dituen beste neurri batzuk hartuko ditu.

Besteren artean, dekretuaren baitan daude Tokiko Eskolatze Batzordeak tokiko hezkuntzako ikuskatzaile batek zuzentzea edo ikasleen onarpen prozesuaren aurka aurkeztu ahal den erreklamazioen eta errekurtsoen prozesua.