Nafarroak birziklatzeko deia egin die herritarrei, "Sartu gol bat gainerakoen frakzioari... Irabazi organikoarekin" lelopean

Bernardo Ciriza kontseilariak ekimen berri bat aurkeztu du Tafallan, eta 92 herri lehiatuko dira materia organiko gehien eta onena birziklatzeko
2021ko apirilaren 26a
Ciriza kontseilaria; Jesús Arrizubieta, Tafallako alkatea; Jesús
  María Rodríguez, Toki Administrazio eta Despopulazioko zuzendari
  nagusia; Fernando Mendoza, NILSAko kudetzailea; eta Nafarroako
  zaborren mankomunitateetako odezkariak aurkezpena egin den futbol zelaian.
camera_alt Ciriza kontseilaria; Jesús Arrizubieta, Tafallako alkatea; Jesús María Rodríguez, Toki Administrazio eta Despopulazioko zuzendari nagusia; Fernando Mendoza, NILSAko kudetzailea; eta Nafarroako zaborren mankomunitateetako odezkariak aurkezpena egin den futbol zelaian.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Hondakinen Partzuergoak birziklatzeko deia egin diete herritarrei, "Sartu gol bat gainerakoen frakzioari... Irabazi organikoarekin" lelopean. Guztira 92 udalerri lehiatuko dira bi hilabetez biohondakin gehien eta onenak birziklatzeko.

 ‘Nafarroako Organi-kopa’ bezala bataiatutako Ekimen “berritzaile” honen helburua da materia organikoaren gaikako bilketa eta birziklapena sustatzea eta hobetzea; datorren maiatzaren 3tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko da.

Txapelketak hondakinen mankomunitate parte hartzaile bakoitzeko udalerri garaileak sarituko ditu, biztanle bakoitzeko birziklatutako materia organikoaren babez bestekoa edo bildutakoaren kalitatea kontuan hartuta. Udalerri hauen sariak birziklatutako hondakinekin elaboratutako hiri-altzariak izango dira, horrela ekonomia zirkularraren prozesua osatzeko bidea emanez.

Joko-arauak

Lurralde Kohesioko kontseilaria eta Hondakinen Partzuergoko presidentea den Bernardo Ciriza partaide izan da gaur goizean Tafallako futbol-zelaian ospatu den proiektu honen aurkezpenean. Cirizak txalotu egin du Nafarroako Hondakin Planak (NHP) 2027. urterako hartutako konpromisoa, zeinek sortutako materia organiko guztiaren % 70a bereiztea suposatzen duen; gaur egun, Nafarroan batez bestekoa % 33ra heltzen da.

“Organi-kopa txapelketaren barne daude, beraz, partaide ugari, galtzailerik gabe eta garaile bakarra: gure ingurumena. Torneo honetan joko garbia nagusitzen da, izan ere, zuzenean zabortegira bidaltzen ditugun hondakinak murriztea eta gure materia organikoa konposta edo biogasa bezalako produktu berriak sortzeko aprobetxatzea ahalbidetzen du”, azpimarratu du kontseilariak, zeinekin batera etorri diren, Tafallako zelaira, Jesus Arrizubieta udalerriko alkatea; Jesus Mª Rodriguez Tokiko Administrazio eta Despopulatze arloko zuzendari orokorra; Fernando Mendoza NILSA-ko gerentea; baita Nafarroako hondakinen mankomunitate ezberdinetako ordezkariak ere.

Aurkezpenean zehar, mankomunitate ezberdinek materia organikoaren bilketarekiko bere konpromisoa erakutsi dute modu sinbolikoan zenbait penaltiren jaurtiketa eginez. Kontainer batzuekin eratutako ate baten aurrean eta “Sartu gol bat gainerakoen frakzioari… Irabazi organikoarekin” lelopean, ordezkari bakoitzak bere argudioak eta alegatuak adierazi ahal izan ditu, bio-hondakinen birziklapenerako ekarpena egin nahian.

Lehenengo edizio honetan guztira 92 udalerri dira partaide eta banatuta daude hondakinak kudeatzeko dagozkien eremuetako 11 erakunde arduradunen artean: Goi Araxes, Bidausi, Bortziriak, Irati, Mairaga, Mendialdea, Montejurra, Sakana, Goi Erribera eta Izarbeibarreko mankomunitateak eta Baztango Udala.

Plastiko eta kapsulen 300.000 kilo baino gehiago sariak prestatzeko

Txapelketaren funtzionamenduari dagokionez, lehenengo Organi-kopako 11 erakunde partaideak euren jarduketa-eremuetan eskura dauden bilketa sistema ezberdinen bitartez jasotako hondakin organikoa pisatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko dira. Erakunde bakoitzak bere berezitasun propioak izango ditu partaidetza, hondakinaren bilketa eta pisaketari dagokienez, datuak jendeari ezagutzera emateko ardura bere gain hartuz.

Kanpaina honetan zehar biztanle bakoitzak bildutako kiloen batez besteko kopurua ezagutuko da. Datu hau izango da, hondakinen bereizketa zuzenarekin batera, mankomunitate bakoitzeko udalerri bati edo batzuei garaipena ematea ahalbidetuko duena.

Sariak, plastikoak edo gaika bildutako materialak (esaterako kafe-kapsulak) bezalako balorizazio zaileko hondakinetatik abiatuta elaboratutako hiri-altzariak izango dira. Bere elaboraziorako, Nafarroako mankomunitate ezberdinetatik datozen Culebrete-ko (Tutera) tratamendu instalazioan prozesatutako 300.000 kilo plastiko eta Izarbeibarreko Mankomunitatean jasotako 260.000 kafe-kapsula erabiliko dira. Material honekin elaboratuko diren ekipamenduak dira jardinerak, eserlekuak, kontainerrak, etab. zein udalerrirako eta herritarrentzako onura soziala dakarren proiektu iraunkor batera destinatuko diren.

Bio-hondakinak birziklatzeko sistema anitzak

Materia organikoek edo bio-hondakinek, batez beste, etxean sortzen diren hondakin guztien % 50a osatzen dute. Besteren artean, janari hondakinak, fruten eta barazkien azalak, materia organikoaren aztarnak dituzten paperezko mahai-zapiak edo mahai-oihalak, kafe hondarrak edo lorategiko kimaketak dira. Horien bereizketa egokia funtsezkoa da bere aprobetxamendua errazteko, bai konpostaren eta bai biogasaren elaborazioan.

Nafarroan, gaur egun biztanleriaren % 83ak eskura ditu materia organikoaren bilketa edo tratamendu sistemak. NHP-ren helburua da urte honen amaierarako eskualde nafar guztietan gaikako eredu hau zabaltzea.

Mankomunitate bakoitzaren arabera, gaur egun hondakin organikoak bereizteko aukera ezberdinak eskaintzen dira: bosgarren kontainerra, etxeko konposta, komunitate mailako konposta, sortzaile handietarako bilketa pertsonalizatua, atez-ateko bilketa ostalaritzan edo etxeetan, etab.