Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 725.000 euro bideratuko ditu turismo- eta merkataritza-jardueraren diagnostikoa eta plangintza bultzatzeko
2021ko apirilaren 23a
Nafarroako Gobernuak 725.000 euro bideratuko ditu turismo- eta merkataritza-jardueraren diagnostikoa eta plangintza bultzatzeko
Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren bidez, Foru Komunitatean merkataritza- eta turismo-sektorea sustatzeko 725.000 euroko bi laguntza-deialdi egin ditu. Laguntzak ETEei eta sektoreko elkarte edo taldeei zuzenduta daude, baina baita beren herrian turismo- eta merkataritza-jarduera dinamizatzeko interesa duten toki-erakundeei ere.
Deialdietako bat, bai toki-erakundetan eta bai sektoreko merkataritza elkartetan eta taldetan hala nola ETEetan eginiko diagnostikoen garapena, enpresa analisiak edota merkataritza eta turismo arloko jarduketa planak garatzeko laguntza-lerro bati dagokio. Helburu honetarako, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 250.000 euro bideratzea aurreikusi du.
Zenbateko honetatik, 120.000 euro toki-erakundetarako erreserbatzen dira (60.000 euro merkataritza arloko planak elaboratzeko eta beste 60.000 euro turismo arloko kudeaketa jasangarriaren diagnostikoak eta jarduketa-ildoak elaboratzeko); 100.000 euro turismo, merkataritza eta artisautza ETEetarako diagnostiko eta analisi enpresarialak egiteko; eta beste 30.000 euro sustapen eta garapen planetara eta digitalizazio diagnostikoetara hala nola ekonomia sustatzeko azterketetara bideratutako merkatarien elkartetarako eta elkarte multzotarako. Kasu guztietan, helburua da inbertsioak optimizatzea eta arlo turistikoan eta komertzialean garatu ahal dituzten jarduketen emaitzak hobetzea.
Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da eskakizun batzuk betetzea. Elkarteen eta elkarte multzoen kasuan, ezinbestekoa izango da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialaren Departamentuko Erakunde Sindikalen eta Enpresarialen Erregistroan edota Lehendakaritza, Berdintasuna, Kanpo eta Barne Funtzioaren Departamentuko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea. Irabazi asmorik gabeko elkarte mistoak direnean, zeinek merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak konbinatuko dituzten, gutxienez, hogei bazkiderekin kontatu beharko dute. Gainera, merkatarien kopuruak gutxienez elkarteko kideen kopuru osoaren % 35a ordezkatu behar du.
Bestalde, txikizkako merkataritzako ETEak deialdian barne hartutako Jarduera Ekonomikoen Zergari dagozkion epigrafe zehatzetan kokatu beharko dira. Turismo arloko ETEak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon behar dira, webgune propioarekin kontatuz; eta artisautza arloko ETEak Nafarroako Artisautza Enpresen Erregistroan azaldu beharko dira.
Amaitzeko, turismo arloko kudeaketa jasangarriaren diagnostikoetarako eta jarduketa-ildoetarako laguntzak eskuratu ahal izateko, toki-erakundeek kontatu behar dute publikoak edota publiko-pribatuak diren kultura edo natura arloetako baliabide turistikoekin, zeinek pertsona turisten aldetik kontraprestazio bat suposatzeaz gainera kudeaketa bat eskatuko duten.
% 60 eta % 80 artean
Laguntzak banakako ebaluaketa erregimenean emango dira eta zenbatekoa aldatu egingo da jarduketaren eta erakunde eskatzailearen arabera. Zentzu honetan, gastu eskakizun minimo galdagarria betetzean, diru-laguntzak gastu horren % 60 eta % 80 artean estaliko du, gastu horren kopuru maximoa ETEen diagnosi jarduketen kasurako 1.600 euroren eta toki-erakundeen aldetik merkataritza erakartzeko eta antolatzeko planak garatzera bideratutako 30.000 euroren artean kokatuz.
Laguntzak gaurtik, ostirala, aurrera eskatu ahal izango dira, 2021eko urriaren 29ra arte. Eta proiektuak hala nola jarduketak aurtengo urtarrilaren 1etik azaroaren 8ra exekutatu ahal izango dira.
Eskaerak soilik modu telematikoan egin ahal izango dira, dagokion izapide fitxa dela medio, pertsona juridikoen eta elkarteen kasuan. Dena den, pertsona fisikoentzat bide telematikoa lehenetsiko da baina halaber zuzenean egin ahal izango da baimendutako erregistroetan.
475.000 euro enpresa lankidetza bultzatzeko laguntzetan
Merkatarien elkarteek, elkarte mistoek (hauek barne hartzen dituzte merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) eta elkarte multzoek beste laguntza batzuk eskuratu ahal izango dituzte, txertaketa enpresariala eta ETE-en lankidetza sustatzera bideratutakoak.
475.000 euroko diru-laguntzen lerro baten bitartez, zein deialdi berri batean iragarri den, hurbileko komertzioa dinamizatzeko eta sustatzeko, teknologia berrien erabilera sustatzeko, langile-taldearen prestakuntza hobetzeko eta elkartegintza maila hedatzeko jarduerak sustatu ahal izango dira.
Oraingoan, 2020ko azaroaren 1a eta 2021eko urriaren 31 artean garatutako jarduketekin lotutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Diru-laguntza honek, publizitate, marketin, prestakuntza eta informazio, merkataritza animazio, sarien eta deskontuen kanpainak eta aholkularitza tekniko zein espezializatuaren gastuak estali ahal izango ditu. Dinamizazio komertzialarekin lotutako jarduketei dagokienez, hauek erakunde eskatzailearen eskutik antolatu eta sustatu behar dira, baina bere ekintza esparruan kokatuta dauden eta elkarteko kide ez diren komertzioen parte hartzerako zabalik mantenduz. Hala ere, partaidetza baldintza ezberdinak ezarri ahal izango dira, elkarteko kideak diren edo ez kontuan hartuta.
Laguntzen zenbatekoa ezberdina izango da elkartearen edo taldearen tamaina eta laguntzaren helburua kontuan hartuta. Orokorrean, elkarte-egiturak sustatzeko ekintzetan, gastuari dagokion laguntza % 60 eta % 70 artean ibiliko da, COVID-19aren ondoriozko ezohiko zerbitzuetarako muga 600 eta 1.000 euro artekoa izanik eta 4.500 eta 15.000 euro artekoa, ohiko zerbitzuetarako denean. Laguntza bezeroei dagozkioen zerbitzuetara bideratzen denean, aurrekontuari dagokion laguntzak % 70a estaliko du, gehieneko zenbatekoa 7.000 eta 9.000 euro artekoa izanik.
% 70aren portzentaje hori bera aplikatzen da dinamizatze komertzialeko programetan, zeinetan gehieneko zenbatekoa 15.000 eta 75.000 euro artean kokatuko den, elkarteen eta elkarte multzoen tamaina eta dagokien jarduketa esparrua kontuan hartuta.
Elkartegintza sustatzera bideratutako jarduketen kasuan, prestakuntza eta berrikuntza digitalean, laguntzek gastuaren % 70a estaliko dute, kasuen arabera gehieneko zenbatekoak 3.000 eta 5.000 euro artekoak izanik.
Interesa duten erakundeek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik maiatzaren 24ra arte, dagokion izapide fitxa erabiliz.