2021ko apirilaren 22a

Nafarroako Gobernuak Larraonako Udaletxearekin herriko Udal Plan Orokorra idazteko hitzarmena sinatu du

Exekutiboak 67.500 euro bideratuko ditu herriari egokitutako plangintza garatzeko
Tomás Andueza, Larraonako alkatea, José María Aierdi, lehendakariordea eta 
Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia. 
Tomás Andueza, Larraonako alkatea, José María Aierdi, lehendakariordea eta Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Exekutiboak Larraonako Udaletxearekin herriko Udal Plan Orokorra garatzeko lankidetzarako hitzarmena sinatu du. Nafarroako Gobernuak 67.500 euro bideratuko ditu plana garatzeko egungo hirigintza arautegira egokitu eta herriari egokitutako plangintza garatzeko.

Bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José María Aierdi eta Larraonako alkate Tomas Anduezak sinatu dute hitzarmena. Topaketan ere parte hartu du Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak.

Hitzarmen honen bitartez, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak gehienez 67.500 euro bideratzeko konpromisoa hartu du, hots, %90ean finantzatuko du 75.000 euroko aurrekontua duen plana. Hainbat urtetarako ekarpena izango da, 2021 eta 2024 artean, hala lehen urtean, aholkularitza teknikoaren kontratazioarekin sinadurarekin bat eginez, Foru Exekutiboak laguntzaren %20 ordainduko du. 2023an Udal Hirigintza Planaren hasierako onarpena gauzatzea espero da, eta hala Nafarroako Gobernuak aurreikusitako laguntzaren %60 ordainduko du. Gainontzeko kopurua plana behin-behinean onartzen denean ordainduko da.

Akordio honen sinadurarekin, Nafarroako Gobernuak Larraonako Udalak hitzarmena idazteko egindako eskaerari erantzuna eman dio, herria egungo lurralde eta hirigintza errealitatera zein egungo legeetara egokitzeko.

Hirigintza inklusiboa

Planak, besteak beste, herriko garapen jasangarria errespetatzea izango du helburu, hirigintza inklusiborako irizpideak izango ditu, herriak inguruko errepideekin dituen loturak aztertuko ditu, eta oinarrizko azpiegiturak eguneratuko ditu proposaturiko hirigintza ereduari jarraituz (zehazki ur hornidura, saneamendua, zaborrak…).

Planak Babes Bereziko Eremuak aurreikusiko ditu, duten ingurumen balioarengatik, Urbasa eta Lokiz mendilerroetako ariztiak eta pagadiak zein Uiarra ibaiaren sakanak.