2021ko apirilaren 21a

Nafarroako Gobernua ados dago behi-ustiategiak handitzeko luzamenduarekin

Atzerapena Animalien Osasunari buruzko Foru Legearen hurrengo aldaketan oinarritzen da, eta Parlamentuak hurrengo ostegunean eztabaidatuko duen Lege-proposamenaren bidez ezarriko da
El Gobierno de Navarra muestra su conformidad a la moratoria para la ampliación de explotaciones de vacuno Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que manifiesta su conformidad a la proposición de ley foral que plantea establecer una moratoria al otorgamiento de autorizaciones para la implantación o ampliación de explotaciones ganaderas de vacuno por encima de las 1.250 unidades

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako akordioaren bidez adierazi du bat datorrela 1.250 unitatetik gorako behi-azienden ustiategiak ezartzeko edo handitzeko baimenak emateko luzamendua ezarri nahi duen foru-legearen proposamenarekin.  

Lege-proposamena Geroa Baik bultzatu du, eta Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu Taldeko Foru Parlamentarien Elkarteak ere sinatu dute. Horrela, datorren ostegunean eztabaidatuko dute Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuran. Testuaren asmoa da Nafarroako Animalien Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legea aldatzea, atzerapen hori barne; izan ere, datorren hilabeteetan aipatu araua aldatzea aurreikusten da, Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentua hori izapidetzen hasi ondoren.

Gobernuaren akordioaren testuan jasotakoaren arabera, Nafarroako abeltzaintza-ustiategiek, espezie gehienetakoek (txerria, broilerrak (haragitarako oilaskoak) eta hegaztiak oro har, erruteko eta hazteko oiloak, ugaltze-oiloak eta horien hazkuntza, parkeetara atera behar duten hegaztiak, galeperrak, esnetarako eta haragitarako ardiak eta ahuntzak, zaldiak, untxiak eta erleen kokalekuak)  gaur egun edukiera-muga batzuk dituztenez, hots, behi-ustiategiek ez dituztenak, beharrezkotzat jotzen da aipatu luzamendua ezartzea, “abere-jarduera hori ordenatzeko, animalien osasuna eta ongizatea hobetze aldera eta gaixotasunak hedatzeko arriskuak minimizatzearren”.  

Abeltzaintza-ustiategiak ezartzeko edo baimentzeko atzerapenari esker, “animalien osasunean oinarritutako interes orokorreko arrazoiak babestuko lirateke; Foru Komunitateak arrazoi horiengandik mugatu du abeltzaintza-ustiategien tamaina eta edukiera”, esaten da akordioan.

Legearen aldaketa datozen hilabeteetan

Foru-legearen proposamenean jasotzen denez, gaur egun, Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentua Foru Legearen proiektua egiteko izapideak egiten hasi da, Nafarroako Animalien Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzearren, Nafarroako ustiategietan animalien osasunaren baldintza onenak bermatzeko tamainaren eta edukieraren aldetik beharrezkoak diren baldintzak sartzeko helburuarekin. Hori dela-eta, datozen hilabeteetan, Nafarroako Parlamentura Foru Legearen proiektua iristea aurreikusten da, abeltzaintza-ustiategietarako baldintzak ezartze aldera.