2021ko apirilaren 8a

Azken 24 orduotan 126 ikasle sartu dira konfinamenduan

37 ikasgeletako ikasleak daude bakartuta, guztien artean %1,06

Azken 24 orduotan 126 ikasle sartu dira konfinamenduan. Horiekin 654 ikasle dira beraien etxeetan bakartuta daudenak, guztien artean %1,05. Ikasgelei dagokionez 30 ikastetxetako 37 talde daude bakartuta, guztien artean %1,06. 

Azken orduotan konfinatuta geratu direnak honakoak dira: Burlatako Regina Pacis ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko 11 ikasle; Iruñeko Buztintxuri ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako 24 ikasle; Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko Haur Hezkuntzako 5 urteko 19 ikasle; Fiteroko Juan de Palafox ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako 13 ikasle; Altsasuko BHIko Batxilergoko 2. mailako 23 ikasle eta beste 17 ikasle; eta Iruñeko Eunate Institutuko Batxilergoko 2. mailako 19 ikasle.