Langabeziak behera egin du Nafarroan, martxoan 499 langabe gutxiago zenbatu baitituzte

Bigarren hilabetez jarraian enplegua sortu da, Gizarte Segurantzan 818 afiliazio gehiagorekin
2021ko apirilaren 6a
videocam Valoración del paro del mes de marzo collections Irudi galeria

Navarra cierra marzo con 499 personas paradas menos, un descenso del 1,3% respecto a febrero. Se trata del mejor mes de marzo desde el año 2016. Por su parte, la afiliación crece un 0,29%, y la contratación, con un aumento del 15,9%, apuntan a la creación de empleo. La cifra total de personas que buscan trabajo en Navarra se sitúa en 42.487.

Martxoa 499 langabe gutxiagorekin amaitu du Nafarroak, otsailarekin alderatuta % 1,3ko jaitsiera izan da eta 2016tik martxorik onena da. Bestalde, afiliazioak % 0,29 egin du gora  eta kontratazioak, % 15ko igoerarekin, enplegua sortu dela adierazten dute. Guztira, 42.487 pertsona ari dira lan bila Nafarroan.

Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak joan den asteartean hainbat datu ezagutzera eman ditu zein kalifikatu dituen “neurrian positiboak, kontuan hartuta pandemiaren eboluzioak eta txertaketa prozesuak eragiten duten ezjakintasun maila”.

Urtetik urterako kurba beherazkoa izaten dirau, kontseilariak azaldu duenez. Horrela, 2020ko martxotik Nafarroako langabezia % 13,7 jaitsi da, eta horrek guztira 5.122 pertsona suposatzen ditu.

Afiliazioari dagokionez, martxo amaierako gorakada % 0,29koa da, Gizarte Segurantzaren sistemarako 818 afiliazio gehiago suposatuz, eta hileko batez besteko zifra 285.915ekoa da, Eskubide Sozialen Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak bildutako datuen arabera. Hori horrela, urtetik urterako balantzean % 0,38ko jaitsiera bat gertatzen da zeinen arabera Nafarroan duela 12 hilabete baino 1.042 afiliazio gutxiago dauden.

Kontratazioa, bestalde, % 15,9 igo da otsailari dagokionez, hain zuzen 3.574 kontraturen aldearekin, guztira 26.088 kontraturekin kontatzera helduz. Serie historikoan martxoa kontratazioari dagokionez onuragarria gertatu bada ere, 2021eko martxoa hirugarren onena izan da 2013tik. Urte arteko panoramikaren arabera, erregistratutako kontratu kopuruak % 3,5 egin du gora, 88 kontratu gehiagorekin.

Aipatzekoa da kontratazio mugagabearen igoera. Martxoan zehar 2.617 kontratu mugagabe egin dira, osotasunaren % 10, behin-behineko 23.471 kontratuen aldean. Aurtengo martxoa 2020koarekin alderatzean, kontratu mugagabeen % 33,1eko igoera gehi behin-behinekoen % 1ekoa ikus dezakegu.

ERTE egoerako pertsonei dagokienez, martxoaren amaieran 6.420 pertsona egoera honetan aurkitzen ziren, hau da, otsailean baino % 21,4 gutxiago (1.752 pertsona).

Termino konparatibotan, Espainiaren osotasunean hileko langabeziaren jaitsiera % 1,5ekoa izan da, erregistratutako urteko langabezia % 11,3koa izanik. Azken hilabetetan afiliazioa % 0,38 igo da, nahiz eta urteko zenbaketak Nafarroan baino enplegu suntsiketa zerbait handiagoa erakutsi, % 0,45ekoa. Nafarroa tarteko egoera batean dago, Espainiako batez bestekoa baino zerbait hobean, enplegu gutxien galtzen duen zortzigarren komunitatea izanik.

Joera urratua

Datuen azalpenean, Errealitate Sozialaren Behatokiko txosten honen arabera, Maeztu kontseilariak langabezian dauden pertsonen zifraren jaitsieraren balioa azpimarratu du “azken hilabeteotako joera urratzen baitu, martxo batean azken urteotako garrantzitsuenetako bat izanik. Positiboa da 2016tik martxorik onena izateagatik, egoera zaila izan arren”.

Eskubide Sozialen arduradunak ere ERTE egoeran dagoen pertsonen kopurua jaitsi dela azpimarratu du, eta oroimenera ekarri ditu langabeziak gehien kaltetu dituen kolektiboak, “emakumeak, atzerriko pertsonak eta jende gaztea, hau da, kontratazioak sendotzea eskatzen duten enplegu politika aktiboetako kolektibo hartzaileak”.