2021ko martxoaren 31a

Nafarroako azalerei dagozkioen NPB laguntzen eskaerak monitorizazio bidez berrikusiko dira 2021eko kanpainatik aurrera

Sistema berriak akatsak zuzentzeko aukera emango du, Sentinel sateliteak hartutako irudiei esker zigorrak saihestuz

Nafarroako azalerei dagozkien Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntzen eskaerak  monitorizazioaren bidez egiaztatuko dira 2021eko kanpainatik aurrera. Horri esker, akatsak zuzendu eta zigorrak saihestu ahal izango dira, orain arte gertatzen zen bezala.

batean datza, zein eskatzaileak deklaratu duena eta Sentinel satelitearen irudietan bistaratzen dena konparatzean oinarritzen den. Bere aplikazioak aldaketa oso garrantzitsua suposatzen du laguntzen kontrola garatzeko moduan.

Sistema hau ezarri aurretik, espedienteen % 5a lekuan bertan ikuskatzen zen. Aurtengo kanpainatik aurrera, deklaratutako kultibo eta azalera guztiak egiaztatuko dira. Era berean, penalizazioaren aplikazioa ez da automatikoa izango Monitorizazioak gertakariren bat atzematen duenean. Nekazariek atzeman dituzten desdoikuntzak zuzendu ahal izango dituzte, laguntzen ordainketetan murrizketarik jasan gabe, monitorizazioaren emaitzak eskaintzen duen alarmen sistema bati esker.

Era berean, sistemak funtzionatu dezan ezinbestekoa izango da nekazarien partaidetza aktiboa, SGAFot bezalako gaitutako aplikazioen bitartez.

Alarmen sistema

Alarmen sistemak semaforo batek bezala funtzionatzen du. Eskatutako laguntza bakoitzerako ezinbesteko baldintzak betetzen diren edo ez kontuan hartuta, esparruak ondorengo moduan banatuko dira:

- Partzela berdea: Zuzena. Sateliteak deklaratutakoa egiaztatzen du.

- Partzela horia: Zalantzazkoa. Informazio gehiago behar da, behin-betiko ebidentziarik ez egoteagatik.

- Partzela gorria: Errefusatua. Ez dira betetzen eskatutako baldintzak.

Monitorizazioaren izaera prebentziozkoa da. Horregatik, balizko gertakariak – emaitza horiak eta gorriak – eskatzaileari jakinaraziko zaizkio honek abuztuak 31 baino lehenago konpondu ditzan, horrela ordainketetan murrizketak edo zigorrak saihestu ahal izanik. Jakinarazpenak gutun bitartez helaraziko dira, baina modu osagarrian oharrak jaso ahal izango dira sms, posta elektroniko, edo SGAFot aplikazioaren bitartez.

Gertakarien konponbidea

Deklarazio akastunak zuzentzeko, pertsona eskatzaileak konponbide bakarra aldatu beharko du tokiko errealitatearekin egokitzeko, PAC-ak tramitatu zion entitatearen bidez edo Hiritarraren Atarira sartuz esteka honen bitartez

Deklarazioa zuzena denean, pertsona eskatzaileak geo-erreferentziazko argazkiak ekarri beharko ditu, bere deklarazioaren balioa sostengatuko dutenak, SGAFot aplikazioa erabiliaz.

Nekazariei zeregin hau errazte aldera, Landa  Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak informazio material anitza argitaratu du, esaterako bideo tutorial bat, zein nagusiki barreiatuko den WhatsApp aplikazioaren eta azalpen liburuxka baten bidez eta dagoeneko sektoreko profesionalengana horren berri emateko gutuna helarazten ari da.

Aurretiko esperientziak

2020ko kanpainan III Iruña eta IV Lizarra eskualdeen monitorizazioa egin zen (3.3212 espediente eta 73.175,61 hektarea), lortutako emaitzak asebetegarriak izanik, zenbatutako gertakari kopuru urria kontuan hartuta.

Balizko gertakariak helarazi ziren guztira 321 titularrengana; horietatik 257ek geo-erreferentziazko argazkiak aurkeztu zituzten. Azkenean, desdoikuntza horiek 163 titular eta 365 hektarea kaltetu zituzten. Horietatik, soilik 71 izan ziren kaltetuak laguntzen ordainketari dagokionez.

2019ko kanpainan lehenengo esperientzia pilotua garatu zen Oinarrizko Ordainketa sustatzeko, zeinek Iruñerriko udalerri ezberdinetako ehun ekoizle inguru inplikatu zituen.

Nekazariek aholkua eska dezakete Errentetarako Laguntzen Sekzioan: 848 42 48 15, 848 42 61 45 eta 848 42 49 59 sarentas@navarra.es eta Ikuskapenen Sekzioan: 848 423945 inspecciones@navarra.es.