2021ko martxoaren 31a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk

Izendapena. Itzaltzuko Kudeaketa Batzordea. Cascanteko herri lurren desafektazioa

Zerbitzuko zuzendariaren izendapena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bidez Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Zigor Betearazpen eta Justizia Zerbitzuako buru izendatu du Jorge Ollero Peran.

Itzaltzuko kudeaketa batzordea izendatu da

Gobernuak Itzaltzuko kudeaketa batzordeko kideak izendatu ditu. Honakoek osatuko dute: Enrique Juanto Pascual, Maite Aranburu Aguirre eta Maurizio Sancet Eseberri.

Herrilurraren desafektazioa Cascanten

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du onura publikokotzat deklaratzea eta Cascanteko Udalaren herrilurraren 15.997,25 metro karratu desafektatzea, “Camponuevo” alderdian dauden udalerriko poligonoko 105, 106 eta 107. lurzati guztiei dagozkienak, eta, ondoren, “Carracella” alderdian 17.114,67 metro koadroko lur-trukea egitea.