2021ko martxoaren 30a

Turismok helmugetako jasangarritasun turistikoko planen programako 1.850 milioi euroko estatuko laguntzak aurkeztu dizkio sektoreari

Helburua sektorea suspertzen laguntzea da, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloko proposamen iraunkorrak bultzatuz

Nafarroako Turismo Kontseiluak helmugetan jasangarritasun turistikoko planetarako ezohiko laguntzen estatuko programa ezagutu zuen atzo COVID-19aren krisiak gogor eragindako sektore baten suspertzea bultzatzeko. Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak sektoreko agenteen aurrean esan duenez, Espainiak 1.850 milioi euro bideratuko ditu laguntza lerro horretara, Next Generation Europako berreskuratze funtsei esker. Estatuko Turismo Idazkaritzak datozen asteetan  argitaratuko du deialdia.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).