2021ko martxoaren 30a

Ostegun honetan sartuko dira indarrean Osasun Departamentuak koronabirusari aurre egiteko iragarritako azken neurriak

Gaur, asteartea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak abalatu ditu, egoera epidemiologikoari “proportzionatutzat” jotzen baititu

Ostegun honetan, apirilaren 1ean, sartuko dira indarrean Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurrean hartu dituen neurri berriak. Horiek apirilaren 9ra arte ezarriko dira, eta luzatu ahal izango dira, egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita.