2021ko martxoaren 30a

Osasun Departamentuak Refenatik Forem zaharrera, Mutiloara, aldatu du COVID-19aren operatiboa

Gaurtik aurrera han egingo dira proba diagnostikoak, jarriko dira txertoak eta bertan izango dira arakatzaileak
videocam El Departamento de Salud concluye hoy el traslado del operativo puesto en marcha frente al COVID-19 en el Recinto Ferial de Navarra (Refena), a la antigua sede de Forem, en el polígono industrial de Mutilva / Mutiloa (calle U). collections Irudi galeria

A partir de ahora, en esta dependencia se realizarán las pruebas diagnósticas (PCR y test de antígenos), vacunas en determinados grupos (parte de sanitarios, sociosanitarios y profesiones esenciales) y labores de rastreo, servicios dependientes de la Subdirección de Urgencias de Atención Primaria.

Osasun Departamentuak gaur amaituko du COVID-19aren operatiboaren lekualdatzea Nafarroako Azoka Eremutik (Refena), Foremen egoitza zaharrera, Mutiloako industriagunean (U kalea).

Hemendik aurrera, egoitza honetan egingo dira proba diagnostikoak (PCR eta antigenoen testa), zenbait talderen txertaketak (sanitarioak, soziosanitarioak eta oinarrizko profesionalak) eta arakatze zereginak, Lehen Mailako Arretarako Larrialdietako Azpizuzendaritzaren mendeko zerbitzuak.

Instalazio berrietara, zeinek sarreran parkin zabalarekin kontatzen duten, halaber garraio publikoaren 25. linearen bitartez iritsi ahal da (Mutiloako Plaza Principe), bere maiztasuna 20 minutukoa izanik lanegunetan eta larunbatetan eta 40 minutukoa igandetan eta jai-egunetan.

Osasun Departamentuak eskertzen die pandemiaren urte honetan Refena-ko egoitzan lanean aritu diren pertsona guztiei (sanitarioak, administratiboak, foru polizia, garbiketako langileak, boluntarioak, etab.) egin duten lana, baita instalazio hauek COVID-19aren aurkako borroka honetan funtsezko baliabide bihurtu izana ere.

Hiru solairu

Mutiloako eraikinak hiru solairu ditu erabilgarri: beheko solairuan call center eta arakatze zereginetarako hiru areto eta osasun aholkurako zerbitzuak daude.

Lehenengo solairuan probak (PCR eta testa) egiteko eta txertoak jartzeko egoitza dago. Eremu honetan, halaber itxarongelak eta erreanimazio aretoak egokitu dira, ezinbesteko kasuetan arreta emateko beharrezko ekipamendu guztiarekin. Eta, amaitzeko, bigarren solairua administrazio jarduerarako eta zitaziotarako atala da.

Gainera, sotoko solairua, dimentsio handietako eremua izanik, profesional sanitarioak prestatzeko eta entrenatzeko erabiltzen da zirkulazio istripuak bezalako larrialdi egoeretarako.

Osasun Departamentuak azken asteotan zehar barruko hala nola operatibo osagarrietako instalazioak berregokitzeko jarduerak garatu ditu, instalazio berri hau martxan jartzea ahalbidetzeko.