N-121-A errepideko lanak eta Oronozeko LH zentro berria, Nafarroako Gobernuak Baztan-Bidasoan dituen lehentasun nagusiak

Chivite Lehendakariak azpiegitura horiek zonaldeko lurralde eta gizarte kohesiorako duten garrantzia azpimarratu du tokiko entitateekin izandako topaketan

2021ko martxoaren 30a
videocam La Presidenta Chivite presenta el plan Reactivar Navarra en Bertiz collections Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha destacado hoy como principales prioridades del Gobierno de Navarra en la zona Baztan–Bidasoa la construcción de un centro de Formación Profesional en Oronoz y la reforma en una vía 2+1 de la N-121-A. Precisamente, las obras del cuarto tramo de esta carretera, que discurre entre Oronoz y Sunbilla y que tendrán un coste de 19,7 millones, se iniciarán antes de lo previsto, concretamente este otoño.

María Chivitek, Nafarroako lehendakariak, Oronozeko Lanbide Heziketako zentro berria eraikitzea eta N-121-A errepidea 2+1 bidean bihurtzeko lanak nabarmendu ditu Nafarroako Gobernuak Baztan-Bidasoa bailaran dituen lehentasun nagusi moduan. Zehazki, errepide horretako laugarren zatiko lanak, Oronoz eta Sunbilla artean, 19,7 milioi euroko gastua izanen dute, eta aurreikusia zegoen data baino lehenago hasiko dira, udazkenean.

Lehendakariak adierazpen hauek egin ditu eremuko hogei alkate jaun-andre ingururekin Bertiz Jaurerriko Etxe Jauregian eginiko topaketa batean, zeinetara bertaratu diren halaber Bernardo Ciriza Lurralde Kohesioko kontseilaria hala nola Elma Saiz Ekonomia Ogasuneko kontseilaria eta Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria. Bilera honetara etorri dira gainera Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitatetako, Cederna Garalur elkarteko, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kideak hala nola Baztan-Bidasoa Turismoa eta Bera, Doneztebe eta Lesakako denda eta zerbitzuen elkarteak.

Zita honen bitartez, Foru Exekutiboak Baztan-Bidasoako eremuan garatuko dituen inbertsioak eta ekimenak ezagutzera eman dira, hain zuzen Nafarroako Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroa Suspertu Planean kontenplatuta daudenak. Esfortzu ekonomiko handienak eremuaren lurralde eta gizarte kohesiorako funtsezko bi eremutan kontzentratzen dira: bide azpiegituretan eta hezkuntzan.

Hain zuzen, N-121-A izendatua 2+1 errepide bihurtzea Foru Komunitatean aurreikusitako jarduketa nagusienetako bat da, azpiegituren arloan. Obra hauen lehenengo tartea otsailean jarri zen abian Ezkaba eta Olabe artean, eta aurten guztira 30 milioi euroko diru-jartzea ekarriko dute. Apirilaren amaierarako Olabe eta Lantz arteko bigarren tarteko jarduerak abiaraztea aurreikusten da. Jarraian, uda garaiaren ondoren, laugarren tartearen 11,5 kilometroko obrak hasiko lirateke Oronoz eta Sunbilla artean. Horiek eskatzen duten inbertsioa 19,7 milioi euro ingurukoa da.

Laugarren tartearen obrak bi biribilguneren eraikuntza barne hartuko du, bat Oronozera sartzeko eta bestea berriz, Doneztebeko zerbitzugunera iristeko. Era berean, esteka berri bat ezarriko da Sunbillan, Lurralde Kohesioko kontseilaria den Bernardo Cirizak azaldu duenez. “Iruña-Behobiako errepidea 2+1 bihurtzea ezaugarri hauetako lehenengo eraldaketa integrala da Espainiako errepide batean”, zehaztu du Lehendakariak, zeinek formula hau defendatu duen segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko baliabide modura “Europaz haraindiko errepide honetan”. Bereizgarri horren eskutik, erreforma honetarako aurrekontuaren hein handi bat Estatuko Aurrekontu Orokorren ardurapean kudeatuko da.

Belate eta Almandozeko tunelak

N-121-A errepidearen erreformaz haratago, Belate eta Almandozeko tuneletako esku-hartzea foru Exekutiboaren beste lehentasunetako bat da. Bestalde, 1,4 milioi bideratuko dira aireztapen sistemak berritzeko. Gainera tunelak bikoizteko proiektuaren idazketa garatzeko bidean dago; zirkulazio noranzko bakoitzerako bat sortuko da, segurtasunaren gaineko europar Zuzendaritzan xedatzen dena betetzeko. Obraren kostua ehun milioi ingurukoa izango litzateke eta 2021 honetan proiektua idazteko milioi bat euro bideratu dira.

Bide azpiegituren arloko gainerako inbertsioak Irurita-Elizondoko saihesbidea eta udalerriko Foru Poliziaren komisaldegia artean konexio berri bat eraikitzeko dira, aurreikusitako kostua 350.000 eurokoa izanik; eta halaber bide ziklagarri baten sorrerarako Lesaka Bidasoako Bide Berdearekin konektatzeko, bere inbertsioa guztira 340.000 eurokoa izanik.

Era berean, Oronozeko errepideen kontserbaziorako zentroak aurten 3,37 milioi euroko aurrekontu batekin kontatzen du errepideen mantenu eta kontserbazio jarduketetarako hala nola neguko bideragarritasun planerako.

LH zentro berri bat Oronozen

Hezkuntza arloan, Chivite Lehendakariak azpimarratu nahi izan du foru Exekutiboak eremu honetan, Oronozen, zentro berri baten sorreraren bitartez Lanbide Heziketaren alde eginiko apustua. “Lurralde antolamendurako zentro bat da, bereziki eremuko ikasleengana zuzendua eta enplegagarritasunera eta etorkizunera bideratua”, azaldu du Lehendakariak.

Zentzu honetan, Nafarroako Azpiegituren Zuzendaritza Planeko proiektu garrantzitsuena izanik, Baztango eta Bortzirietako Lanbide Heziketaren heziketa eskaintzaren hein handi bat barne hartuko du, gaur egun Elizondo, Lekaroz eta Berako Toki Ona BHI-ko zentroek irakasten dutena. “Baina ez da izango heziketa horien gehigarri soil bat, ziklo batzuk modernizatzeko eta eskaintza hobetuko duten ikasketak eguneratzeko aukera bat baizik”; erantsi du, inplikatutako agenteekin “elkarrizketa eta adostasuna” goraipatzen zituen bitartean.

Proiektua aurten lizitatuko da, asmoa izanik hurrengo ekitaldian obrak abian jartzea eta 2023-2024 ikasturtean klaseak martxan jarri ahal izatea. Hala ere, zentroaren diseinua oraindik ez da behin-betikoa, izan ere, azkenean barne hartzen duen heziketa eskaintzaren araberakoa izango da. “Barne hartuko dituen ikasketek exijitzen dituzten metodologiekin guztiz egokitutako zentro bat planteatuko da; eta eskaintza hori oraindik lantzeko bidean dago”, ziurtatu du Chivite Lehendakariak. Garbi dagoena da dakartzan ikasketen helburua dela eremuko beharretara bideratuta egotea eta enplegurako prestakuntzan zentro erreferente bat izatea.

Zentro hau martxan jarri bitartean, datorren ikasturtean, Berako Toki Ona BHI-ak euskarazko laguntzaile balioaniztuneko LH Bereziaren ziklo berri batekin kontatuko du. Bestalde, CIP Elizondo gunean aurten ekintzailetzako ikasgela berrietako bat erabilgarri jarriko da.

Mendiak birpopulatzea sutearen ondoren

Otsaileko baso sutearen ondoren, zeinek Bera eta Lesakako udal barrutietako 769,3 hektarea kaltetu zituen, Nafarroako Gobernuak iragarri duenez jada abian dira Berako birpopulatze jarduerak eta bestelako baso-lanak. Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak ordainduko ditu lan hauek guztiak, eta horretarako izapideak azeleratu dira, udaberrian amaierako landatze garaia aprobetxatzeko helburuarekin.

Gainera, Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak aurten beste 280.000 euro inbertituko ditu gaixotasunekin kaltetuta egoteagatik aurrekoak ordeztuko dituzten landatze berrietarako, Goizueta, Arantza, Igantzi, Eratsun, Saldias, Lesaka udalerrietan hala nola Bidasoa Berroarran eta Baztango administrazio batzordean. Era berean, aurreikusten da 140.000 euro bideratzea San Martineko presa eraistean kaltetutako Berako Bidasoa ibaiaren eskuineko marjinan krainer pareta begetal eta natural bat berreraikitzeko.

1,4 milioi Bertizeko Parke Naturalerako

Itziar Gomez Landa Inguruneko eta Ingurumeneko kontseilariak halaber iragarri du Departamentuan 1,4 milioi euro biltzeko ahalegina egiten ari direla Bertizeko  Jaurerriko Parke Naturalaren kultura ondarea leheneratzeko. Eta aurreikusi dira Aizkolegi Jauregia kontsolidatzeko obrak; kaperako eta Markesenea baserriko teilatuak konpontzeko, hala nola Tenientetxea baserriko Naturaren Interpretazio Zentroan igogailua ezartzeko. Proiektua amaiera egiaztatu ondoren, onartzea aurreikusten den irtenbidea Patronatuarekin kontrastatuko litzateke.

Topaketan, Chivite Lehendakariak halaber foru Gobernuaren inbertsioa adostu du telekomunikazioen azpiegituren hobekuntzan. Horrela, 2019 eta 2020 artean 750.000 euro inguru inbertitu dira, zuntza eramateko Elizondoko Foru Poliziaren egoitzaraino eta interkonexioak egiteko, besteren artean, Lekaroz, Irurita, Gartzain, Oronoz, Urdaz eta Lekaroz udalerrietan.

Bestalde, Kultura eta Kirol Departamentutik 125.000 euro inguruko inbertsioak aurreikusten dira ondarea kontserbatzeko, museo eta liburutegien sareko jarduerak finantzatzeko, hala nola kirola sustatzeko. Zenbateko horretatik, erdia, 60.000 euro, Berako Portu Zentrora bideratuko dira eta beste 40.000 euro berriz, Malerrekako artzain amerikarren eremu museo-grafikora. Kirol instalazioen erreformarako laguntzen arloan, Baztan Bidasoakoek 40.000 euro jasoko dituzte.

Gainera, Nafarroako Gobernuak 2020an bizikletaren erabilera sustatzeko Ederbidea mugaz haraindiko proiektuan aurreikusitako egokitzapen obren eta jarduketen jarduera nagusiena amaitu du. Guztira, Foru Exekutiboak 2,4 milioi euro inbertitu ditu EuroVelo 1 bide europarra ahaldunduko duten trazatu ziklagarri honetako 67,5 kilometroak hobetzeko, zeinetan Nafarroa sarbidea den Iberiar Penintsulara heltzeko.

Etxebizitzaren arloan, datorren apirilean hasiko dira Beran alokairuko BOE-ko zortzi etxebizitza birgaitzeko obrak, 1,3 milioi euroko kostu batekin. Gainera, etxebizitzak birgaitzeko laguntza publikoak bost aldiz biderkatu dira 2014tik, iaz 1,1 milioiko zifrara iritsi arte, eta horren ondorioz urtero birgaitutako etxebizitzak 43 izatetik 190 izatera heldu dira.