2021ko martxoaren 30a

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 20 milioi euroko diru-laguntzak onartu ditu nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzea du helburu deialdiak

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak nekazaritzako elikagaien industriaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen deialdia onetsi du. Prozedura horretan 20 milioi euro erabiliko dira. Zenbateko hori bikoiztu egin da Nafarroako sektore estrategiko bat indartzeko azken deialdiarekiko.