2021ko martxoaren 27a

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu du Burlatako Udalarekin, udalerrian LGTBI+ politika publikoak bultzatzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bultzatutako akordioari esker, LGTBI+ eremu bat sortuko da Udalean, eta berariazko jarduera-programa bat garatuko da

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez (NABI), lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Burlatako Udalarekin, Burlatako Udalaren udal-egituran LGTBI+ eremu espezifiko bat sortzea sustatzeko eta udalerrirako LGTBI+ jarduera-programa bat ezartzeko, Lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, transgeneroen eta intersexualen (LGTBI+) eskubideak garatzera, diskriminazio- eta indarkeria-egoerak saihestera eta aniztasun sexuala zein  afektiboa askatasun osoz bizitzen dela ziurtatzera bideratua.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).