2021ko martxoaren 26a

Nafarroak Aste Santurako ostalaritzaren barnealdea ixtea eta azalera handien edukiera % 30era murriztea aurreikusi du

Neurria COVID-19aren hazkunde handiaren aurrean hartu da; azken astean pandemiaren eragina bikoiztu egin baita
collections Irudi galeria

Navarra prevé cerrar, la próxima semana, posiblemente a partir del 1 de abril, el interior de la hostelería, así como los bingos y salas de juego, y reducirá el aforo en comercios medianos y grandes superficies ante el importante crecimiento de casos COVID-19. En la última semana, se ha  duplicado su incidencia, pasando de 61,45 casos a 143,7 por 100.000 habitantes en la jornada de ayer, en la que se registraron 207 nuevos contagios.

Nafarroaren aurreikuspenen arabera, datorren astean, apirilaren 1etik aurrera, litekeena da ostalaritzaren barnealdea ixtea, baita bingoak eta joko-aretoak ere, eta saltoki ertainen zein saltoki handien edukiera murriztea , COVID-19 kasuen hazkunde handia dela eta. Azken astean, pandemiaren eragina bikoiztu baino gehiago  egin da, 100.000 biztanleko  61,45 kasu izatetik 143,7 izatera igaro baita, atzo, 207 kutsatze berri jakinarazi ostean.

Ixteko behin betiko eguna Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Osasun Departamentuaren proposamena baimentzen duen egunaren arabera erabakiko da. Horrela iragarri du gaur Osasun kontseilari Santos Indurainek prentsaurrekoan, kaltetutako sektoreei muga berrien berri eman ondoren.

Neurri horiek Aste Santurako jada onartutakoen osagarriak izango dira, eta gaur, ostirala, indarrean sartu dira. Gogoratuko dugun moduan, eremu publiko irekietan egiten diren bileretan gehienez 6 pertsona bildu ahal izango dira, 4 pertsona lokal publikoen barnean eta bizikidetza-unitate bakarra topaketa pribatuetan. Halaber, Foru Komunitateak itxita egoten jarraituko du perimetralki, eta etxeratze-agindua 23:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da.

Eguneko kasuen batez bestekoa hirukoiztu egin da

Dagoeneko aipatu moduan, erabakia hartu da kasuen hedatze azkarra geldiarazteko; kasu horien atzean, gainera, aldaera britainiarra dago, kutsatzeen %90aren arduraduna jada.

Datu epidemiologikoen arabera, eguneko kasuen batez bestekoa hirukoiztu egin da azken hiru asteetan. Martxoaren 8tik 14rako astean, 380 kasu erregistratu ziren, eguneko 54 kutsatze, batez beste; 15etik 21erako astean, 612 kasu egon ziren, eguneko 87 kasu, batez beste; eta azken lau egunetan (22tik 25era) batez beste 653 kutsatze gertatu dira, eguneko 163 kasurekin.

Bestalde, 14 egunerako intzidentzia bikoiztu egin da. Martxoaren 14an, 100.000 biztanleko 126,72 kasu zenbatzen baziren, egun 222 kasu dira 100.000 biztanleko. Igoera deigarriagoa da 7 egunerako intzidentzian, %133 hazi baita. Indize hori 61,45ekoa zen martxoaren 14an, 129,47koa martxoaren 21ean eta 143,7 kasukoa 100.000 biztanleko gaur egun, Ministerioaren txostena baieztatzea falta denean.

Ospitaleko presioari dagokionean, egun hauetan %30 hazi da. Martxoaren 8tik 14rako astean batez beste 73 pertsona zeuden ospitaleratuta (horietako 16 ZIUn), eta asteazken honetan 95 pertsona aurkitzen ziren ospitalean, horietako 20 ZIUn; beraz, arrisku-maila “handira” igaro gara.

Azkenik, positibotasun-indizea martxoaren 8tik 14rako asteko batez besteko 3,18tik atzoko 8,6ra pasatu da.

Neurri berriak

Kontseilariak datorren astetik aurrera ezarriko diren berrikuntza nagusien berri eman du. Osasun Departamentuko arduradunek asteburu honetan zehar definituko dute neurrien planteamendu osoa, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenari (NJAG) datorren astelehenean azalduko dizkiote, haren adostasuna lortzearren. Behin baimenduta, neurriak indarrean sartuko dira, beranduenera ere, apirilaren 1eko 00:00etan, eta indarrean izango dira apirilaren 9ko 00:00ak arte. Egoeraren bilakaera ikusita, neurri horiek luzatu ahal izango dira.

Aurreikusitako neurrien artean, ostalaritzaren barrualdea itxiko da, nahiz eta lokalek janaria eman ahal izan etxez etxe edota bertan jasotzeko, gaueko 22:30 arte. Bingoak eta joko-aretoak ere itxiko dira.

Barrualdea ixteko betebeharrik ez dute izango hoteletako eta beste ostatuetako jangelek, otorduak soilik ostalariei emateko aukera izango baitute, gehienez ere 6 lagun mahai bakoitzeko. Gainera, ireki ahal izango dira osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola eta unibertsitateko jangeletan, enpresa-jantokietan eta izaera sozialeko jantoki-zerbitzuetan sartzen diren zerbitzuak.

Gainera, salbuespen gisa, baimena eman ahal izango da lokal jakin batzuen barrualdea irekitzeko, baldin eta bidaiarien edo egiaztatutako merkantzien garraioko langileentzako jatetxe-zerbitzua badute.

Terrazak %100 ireki ahal izango dira, 21:00ak arte. Terrazetan, mahaiak 2 metroko tartearekin jarriko dira, eta mahai bakoitzeko 4 pertsona egon ahal izango dira; hala ere, kopuru hori 6koa izan daiteke, salbuespen gisa, mahaiaren edo mahai-multzoaren dimentsioak pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatuz gero. Mahaian eserita kontsumitu beharko da beti, eta maskara derrigorrez erabiliko da, kontsumitzeko une zehatzean izan ezik.

Terrazetan ezingo da erre beste pertsonekiko 2 metroko distantzia bermatzen ez bada. Gogoratu behar da debekatuta dagoela mugimenduan erretzea. Tabakoaren kontsumoaren gaineko araua ez betetzeagatik 300 euroko zigorra jar daiteke.

Edukiera komertzialari dagokionean, %30ekoa izango da azalera ertain eta handietan, eta ezingo da horietan zona komunetan egon edota aisiarako zonak erabili. Saltoki txikien edukiera gehienez %50ekoa izango da.

Azoka txikietan, postuak 4,5 metroko tartearekin jarriko dira aurrez aurre eta gutxienez 1,5 metroko tartearekin alboetan, edo, bestela, elementu isolatzaileekin bereizi beharko dira. Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia bermatuko da.