2021ko martxoaren 25a

Nafarroako Gobernuak 72.000 euro bideratu ditu enpresetan erantzukizun soziala sustatzeko

Lan autonomoa egiten duten enpresei eta pertsonei zuzendutako laguntzak apirilaren 22tik maiatzaren 4ra bitartean eskatu ahal izango dira

Nafarroako Gobernuak, aurreko urteetan bezala, enpresetan eta pertsona autonomoen artean erantzukizun soziala sustatzeko laguntzak eskaini ditu berriro, 72.000 euroko aurrekontuarekin. Zenbateko horrek balio izango du enpresek InnovaEGE metodologia abian jartzeko edo garatzen jarraitzeko eta, horrela, beren kudeaketa-sistemetan gizarte-erantzukizuna ezartzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).