2021ko martxoaren 24a

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Finantza Institutuaren sorrera bultzatuko du

Hori sortzea da Exekutiboak legegintzaldi honetako aurrekontu-akordioetan hartutako konpromisoetako bat

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Finantza Institutuaren sorrera bultzatzeko akordioa onartu du gaurko bilkuran. COVID-19aren pandemiak sortutako egungo egoera ekonomikoaren aurrean, Europako gobernuak ahaleginak egiten ari dira enpresa-jarduera suspertzeko, hainbat pizgarri-planen bidez. Nafarroak badu erronka bat ere: egoera horri aurre egiteko eta bere enpresa-sarea indartzeko behar diren politikak ezartzea.

Helburu horrekin, Nafarroako Gobernuak, berreskurapen eta garapen horretan buru izatea ahalbidetuko duen bitarteko publiko baten sorrera planteatzen du, Foru Komunitatearen enpresa bizitzan parte hartzeko asmoz, finantza baliabide ezberdinak direla medio; bitarteko honek, finantza politikoa eta kreditu publikoa bideratzeko baliabide modura jardunez, Nafarroako Gobernuak une orotan gizartearen mesederako bultzatu nahi dituen estrategia sektoreak sustatu ahal izango ditu.

Aurrekontu-akordioaren ondorioa

Nafarroako Finantza Institutuaren sorrera islatuta dago Nafarroako Gobernua eta EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak 2020 eta 2021 Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako izenpetutako aurrekontu-konpromisoen akordioan.

Egungo egoera ekonomikoak enpresa ehunaren dinamizazio eta garapen baliabideak eskatzen ditu. Erronka honi erantzun nahian, Foru Exekutiboak Nafarroako Finantza Institutua martxan jartzeko beharrezko ekintzak bultzatuko ditu, dagokion forma juridikoaren arabera eta 2022ko lehenengo seihilekorako indarrean egon ahal izateko moduan.

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren esanetan, “erabakigarria da Nafarroako ekonomiak bitarteko honekin kontatzea zeren ahalbidetuko ditu, alde batetik, gure ekonomiaren estrategia sektoreen sustapena, partaidetza eta garapena, eta bestetik, finantza egoera konplexuak jasaten ari diren entitate nafarrak babestea, enpresa egonkortzeko eta enplegua mantentzeko modu bat berreskuratu ahal izan dezaten”.

Hemendik aurrera, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentua bera izango da Nafarroako Finantza Institutuaren eraketa finkatzeko dagozkion azterketak eta izapideak egingo dituena, bai elkarte publiko baten sorreraren bitartez, edo bai egokiagoa gerta daitekeen beste baliabide juridikoren bat bideratuz.