2021ko martxoaren 24a

Nafarroako Gobernuak 3 milioi euroko gastua baimendu du baso-lanak egiteko laguntzetarako

2021/2022 kanpainan zehar burutuko diren lanak finantzatuko dira

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 3.070.000 euroko urte anitzeko gastuaren konpromisoa hartzea baimendu du, 2022ko aurrekontuen kontura, toki-erakundeek eta agenteek eta elkarte pribatuek 2021/2022 kanpainan zehar sustatutako baso-lanak egiteko laguntzetara bideratzeko.

Zenbateko horri, gainera, 390.000 euro gehituko zaizkio datorren urterako, hasieran aurreikusitako partidetan; izan ere, erabaki hori hartu dute laguntza-programaren gauzatze-maila ikusita. 2021ean hasi eta 2023ra arte luzatuko da programa.

Jarduerak Nafarroako Landa Garapeneko Programaren barruan jasotzen dira. Horren helburua da basoko ekosistemen egokitzapen-gaitasuna eta ingurumen-balioa gehitzea, basoko suteak prebenitzea, gaixotasunek edo hondamendi naturalek kaltetutako basoak berreskuratzea, basoko azpiegituretako inbertsioak sustatzea eta inbertsioak egitea basoko teknologietan eta basoko produktuen eraldaketa, mobilizazio eta komertzializazioan eta mendien antolamenduan.

Jarduera horien zatirik handienak Europako finantzaketa jasoko du, %31koa.

Diru-laguntza izan dezaketen jarduerak

Diruz laguntzeko jardueren artean ondorengoak aurkitzen dira:

Larreak eta mendietako bestelako produktu naturalak hobetzeko obrak eta lanak; basoen birsortze naturala errazteko jarduerak, baso-zerbitzuko bideen eraikuntza edota baso-berritzea, helburu nagusia zurak edo egurrak aprobetxatzea izanik.

Halaber, laguntzak jasoko dituzte mendietako produktuen merkaturatzea arrazionalizatzeko ekimenek, haien erabilera soziala eta jolas-erabilera errazten duten proiektuak eta obrak egiteak, eta baso-jabeen elkarteak eta kooperatibak sustatzeak.

Adierazi bezala, laguntza-deialdian hainbat ekitaldi sartzen dira, baso-jardueren ezaugarri teknikoak eta lanen xede diren tokietako baldintza klimatikoak direla-eta.

Modu horretan, beharrezkoa da deialdiak irekita egotea urteko lehen seihilekoa amaitu aurretik, eskaera eta ematea osatu ahal izate aldera, basoko lanak garatzeko baldintza meteorologiko onenen garaia hasi baino lehen, udazkenaren erdialdera arte edo izaten da-eta.