2021ko martxoaren 24a

Nafarroak gaueko mugikortasuna, itxiera perimetrala eta edukiera murrizteko neurriak apirilaren 9ra arte luzatzea erabaki du, baina COVID-19ak goranzko joeran jarraitzen badu neurriak zorroztea aztertuko du

Ostiraletik aurrera, esparru pribatuko topaketak bizikidetza-unitatera mugatuko dira, 4 pertsona espazio publiko itxietan bilduko dira, eta 6, kanpoan
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroak apirilaren 9ra arte (ostirala) luzatuko ditu itxiera perimetrala, etxeratze-agindua eta edukiera murrizteko neurriak, baina COVID-19 izurriaren goranzko joerak jarraitzen badu neurriak zorroztea aztertuko du. Ildo horretan, gogora ekarri behar da Nafarroan azken 14 egunetan metatutako intzidentzia atzo 166,46koa izan zela 100.000 biztanleko, Estatuko batez bestekoa (129,55 kasu) baino handiagoa.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).