2021ko martxoaren 24a

Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Largo Caballero Fundazioarekin, memoria historikoari buruzko jarduerak garatzeko

Fundazioaren artxibo-funtsa frankismoaren eta erbestearen errepresioa aztertzeko garrantzitsuenetako bat da
Herritarrekiko Harremanetako kontseilari, Ana Ollo, eta Francisco Largo 
Caballero Fundazioko presidente, Sebastián Pacheco, hitzarmena sinatzen.
camera_alt Herritarrekiko Harremanetako kontseilari, Ana Ollo, eta Francisco Largo Caballero Fundazioko presidente, Sebastián Pacheco, hitzarmena sinatzen.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Sebastián Pacheco Francisco Largo Caballero Fundazioko presidenteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Nafarroan memoria historikoa eta frankismoaren biktimen arreta bultzatzearekin lotutako jarduerak elkarrekin egiteko. Hitzarmen honen bidez, memoria-politikak indartu nahi dira, bereziki UGT sindikatuaren biktimei dagozkienak, 1936ko kolpe militarraren, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren errepresioaren ondorioz errepresaliak edo heriotza jasan zituztenak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).