Nafarroako Kanalaren 1. fasearen zabaltzeak Azkoien aldeko udaberriko uztak ureztatuko ditu maiatzetik aurrera

Maria Chivite Lehendakariak proiektu estrategiko honen garrantzia azpimarratu die udal ordezkariei, baita Prestazio altuen Trenak ere zonaldearen garapen ekonomikoa bultzatzeko izango duen eragina ere

2021ko martxoaren 23a
videocam Nafarroako Kanalaren 1. fasearen zabaltzeak Azkoien aldeko udaberriko uztak ureztatuko ditu maiatzetik aurrera collections Irudi galeria

Nafarroako Ubideko ura Azkoien ingurura iritsiko da maiatzean. Argako adarra handitzeko lanen amaierari esker, udaberriko uztak ureztatu ahal izango dira, artoa, tomatea eta piperra, besteak beste, ura 1.200 hektarea berritara baino gehiagotara eramanez. Hala iragarri die gaur Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak inguruko udal ordezkariei, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroa Suspertu Planean aurreikusitako inbertsioak aurkezteko egindako bileran.

Nafarroako Ubideko ura Azkoien ingurura iritsiko da maiatzean. Argako adarra handitzeko lanen amaierari esker, udaberriko uztak ureztatu ahal izango dira, artoa, tomatea eta piperra, besteak beste, ura 1.200 hektarea berritara baino gehiagotara eramanez. Hala iragarri die gaur Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak inguruko udal ordezkariei, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroa Suspertu Planean aurreikusitako inbertsioak aurkezteko egindako bileran.

Ubidearen lehen fasea zabaltzeko lanak jada amaitu dira. Argaren adarraren zati berriari esker, mila hektarea hornitu ahal izango dira presiozko ureztatze-sarearen bitartez eta beste 240 hektarea inguru oinezko ureztatze sarearen bidez, denak ere eraiki berriak. Hori guztia egingo da Nafarroan, nekazaritzak Foru Komunitateko ekonomiarentzat pisu garrantzitsua duen ingurunean.

Chivite Lehendakariarekin, Jose Mª Aierdi lehendakariordearekin eta Elma Saiz eta Juan Cruz Cigudosa kontseilariekin batera bildu dira Azkoien, Azagra, Cadreita, Faltzes, Funes, Martzilla, Milagro eta Alesbesko alkateak eta Goi Erriberako Mankomunitateko eta Eder Kontsortzioko ordezkariak. Lehendakariak jakinarazi die Nafarroako Ubidea eta Prestazio Altuetako Trena bezalako azpiegiturak garrantzitsuak direla; hots, "funtsezkoak Nafarroaren etorkizunerako", lurraldera aberastasuna eraman eta udalerrien garapena sustatzeko erreminta gisa.

Ildo horretan, gogoratu du Gobernu zentralak 2021 urte honetarako 62,67 milioi euroko inbertsioa aurreikusi duela PAT zatiak aurreratzeko bai Goi Erriberan, bai Erdialdeko Zonan, egun gauzatzen ari direnak. Tren-azpiegitura horrekin lotutako obren barnean, Chivitek nabarmendu du 72 metroko luzerako zubi berria irekiko dela trafikoarentzat Prestazio Altuetako Trenaren bideetan NA-115 errepidean, Faltzes herritik igarotzean, Azkoien eta Erriberri arteko zatian.   

Gizarte-berrikuntza despopulazioaren aurrean

Azpiegitura handiei batzen zaizkie biztanleria beren udalerrietan sustraitzera bideratutako bestelako ekintzak, lan- edo hezkuntza-arloko arrazoiak direla-eta despopulatzea saihestuaz. Programa Komunala horren adibide bat da. LaCaixa Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak finantzaturiko 110.000 euroko inbertsioarekin, jada ezarrita dago Faltzesen, Allon eta Zangozan. “Faltzesen gizarte-berrikuntzako eta ekintzailetzako ekosistemak sortzeko proiektuetako bat landuko da”, azaldu du Chivite Lehendakariak, eta agerian utzi du udalerriak biztanleria galdu duela, 1960. urtean 3.400 biztanle baitzituen eta egun 2.300.

Programa horren bitartez, negozio-ekimen berritzaileak sustatzen dira, tokiko biztanleriak bultzatuta. “Gaur egun, hainbat proiektu lantzen ari dira; hala nola, proposamen turistiko berritzaileen eskaintza edo zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeentzako lanerako prestakuntza eta laguntza soziolaboraleko proiektu bat”, zehaztu du.

Nekazaritzako elikagaien industria eskualdeko indargune ekonomikoetariko bat da. Sektoreko enpresa handiak bertan egotearekin eta Elikaduraren Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala (CNTA) hurbil izatearekin, ingurunea "gune potentzial bilakatzen da Next Generation Europako suspertze-funtsak erakartzeko”, Lehendakariak udal-ordezkarien aurrean gogoratu duenez, batik bat Ebro Food Valley proiektua bezalako ekimenekin.

Horren inguruan, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak nabarmendu du “Goi Erribera etorkizun handikoa dela elikadura-katearen sektorea aldatzeko berrikuntzaren eta digitalizazioaren bitartez”. Gainera, azpimarratu du Nafarroako Berrikuntza Sisteman (SINAI) erregistratutako enpresa-arloko I+G+b-ko hiru unitatetatik bi ingurune horretan kokatzen direla gaur egun; hau da, Exkal eta Florette enpresak.

700.000 euro baino gehiago tokiko azpiegituretarako

Aurtengo urterako aurreikusitako inbertsioen artean, Goi Erriberak 700.000 euro baino gehiago jasoko ditu tokiko azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko, batez ere Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez. Partida horren zatirik handiena aisiarako espazioak egokitzeko eta Milagroko Udaletxea birgaitzeko erabiliko da (170.000 euro). Horrez gain, Faltzesko hirigune historikoko obretarako beste 150.000 euro bideratuko dira. Aurrekontuaren gainerako zatia honako hauen artean banatuko da: Azkoien (parkeak eta aisiarako zonak egokituko dira 75.000 eurorekin; Alesbes (40.000 euroko inbertsioa), Cadreita (haurren parkean estalki bat jarriko da 40.000 euroren  truke); eta Mairagako Mankomunitatea (40.000 euro jasoko ditu Azkoiengo zeharbideko sareak berritzeko proiektua idazteko).

Bestalde, Kultura eta Kirol Departamentuak 150.000 euro jartzea aurreikusten du Caparrosoko futbol-zelairako eta beste 40.000 euro Martzillako gazteluko argiteria berritzeko.

Gainera, Tafalla eta Tuterako errepideen kontserbazio-zentroek bideak kontserbatzeko eta hobetzeko kudeatzen dituzten 8,2 milioi euro ere izango ditu inguruneak.

Txertaketa-kanpainak aurrera jarraitzen du

Osasun-arloari dagokionean, Osasun Departamentua une honetan COVID-19aren aurreko txertaketa-kanpaina aurrera ematen ahalegintzen ari da. Pasa den martxoaren 10ean, Lehendakariak gogoratu duen moduan, Azkoiengo Oinarrizko Zonako 80 urtetik gorako biztanleei jarri zitzaien txertoa. Guztira 700 lagunek bigarren dosia jasoko dute 21 egunetara. Prozesu horretarako, Osasun Departamentuak Europa-Okzitania Unitate Mugikor Polibalentea erabili zuen, Toulouseko Unibertsitate Ospitale Guneak eraikitako kamioia, EGALURG mugaz haraindiko lankidetza-programaren esparruan. Helburua zen biztanleria nagusia ahalik eta azkarren inmunizatzea, COVID-19aren aurrean ahulena izateagatik. “Eta inpaktua positiboa izan da txertaketa jada osatu den eremuetan; hots, eremu soziosanitarioa eta egoitzak, COVID-19a kopuru txikietara murriztu baita”.

Osasun-premiei erreparatuta, gainera, pediatria-zerbitzua indartu beharra dago, eta, horretarako, Osasun Departamentuak beste pertsona bat kontratatu du. Astean bi egunetan Erriberriko Oinarrizko Zonako espezialista bat joaten da haurren azterketak egitera.