2021ko martxoaren 23a

Nafarroako Gobernuak 44.000 eurora igo du NUPi emandako laguntza, emakumeen artean bokazio zientifikoak sustatzeko

Bi erakundeek lankidetza hitzarmena berritu dute
Ramón Gonzalo Garcia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, eta 
Ana Burusco Juandeabaurre, Unibertsitateko zuzendari nagusia, hitzarmenaren 
sinaduran.
camera_alt Ramón Gonzalo Garcia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, eta Ana Burusco Juandeabaurre, Unibertsitateko zuzendari nagusia, hitzarmenaren sinaduran.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ramon Gonzalo Garcia Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Ana Burusco Juandeaburre Unibertsitateko zuzendari nagusiak emakumeen artean STEM bokazioak sustatzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute. Akordio horren arabera, eta bokazio zientifiko-teknikoak oro har eta, bereziki, emakumeenak bultzatzen jarraitzeko, 25.000 eurotik 44.000 eurora igo da hitzarmenean aurreikusitako prestakuntza-jardueretarako diru-laguntza. Gurutze Perez Artieda, NUPeko Emakumea, Zientzia eta Teknologia Katedraren zuzendaria, ere ekitaldian izan da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).