2021ko martxoaren 23a

Materia organikoaren gaikako bilketak %181 egin du gora azken hamarkadan, Nafarroa lehena da Estatuan jardun horretan

Gaikako bilketaren lehen gaia da. Paperaren eta kartoiaren, ontzi arinen eta beiraren gaikako bilketaren lehen postuetan kokatu da Nafarroa
videocam 2020ko hondakinen kudeaketaren balantzearen aurkezpena collections Irudi galeria

Materia organikoaren gaikako bilketak % 181 egin du gora Nafarroan azken hamarkadan, Foru Komunitatea Estatuan lehena da bilketa horretan. Gaikako bilketari dagokionez, materia organikoa da lehen gaia, eta, paperaren eta kartoiaren zein ontzi arinen eta beiraren gaikako bilketari dagokionez, Nafarroa ere lehen postuetan dago. Hauek dira gaur goizean Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilarik eta RAUL Salanueva Hondakinen Ataleko buruak aurkeztutako 2019ko eta 2020ko hondakinen emaitzen aurrerapenaren daturik nabarmenenak.

Gaur aurkeztutako aurrerapena etxetako eta dendetako hondakinen emaitzei dagokie; horien sorkuntza bolumena 2020an guztira 283000 Tn-ra iritsi da, alegia 2019koaren oso antzeko kopurura, 2010. urtearekiko % 3 murritzagoa izanik, 2017-2027 Nafarroako Hondakinen Planaren (NHP) erreferentziazko data kontuan hartuta.

Frakzioen araberako gaikako bilketan, nabarmentzekoa da materia organikoaren eboluzioa, izan ere, 2010ean 11.105 Tn-koa izatetik 2020an 30.658ra iritsi da, horren arabera, hamar urtetan eginiko gehikuntza % 181ekoa izan da. Horrela gehien handitu den gaikako bilketaren frakzioa bihurtzen da, eta bere hedapena dagoeneko Foru Komunitateko herritarren % 85era iritsi da. Erabateko hedapena 2021ean lortzea aurreikusten da, halaber Erriberako Mankomunitateko bere instalazioa iragarri ostean.

Beste emaitza azpimarragarrienetako bat berrerabilerarako eta birziklapenerako prestatzeko bideratu den hondakinen kopuruaren eboluzioan datza, izan ere, 2020an Nafarroan bildutako guztiaren % 47an kokatzen da, beraz, NHP planak eta Europako Zuzendaritzak ezarritako % 50aren helburutik oso hurbil. Zifra honen gorakadaren hasiera 2017an gertatu zen, NHP martxan jarri zenean, eta horrek hondakin horien kudeaketa egokiaren eboluzio positiboa berresten du, zein 2027an % 75ean kokatu beharko den.

Kontseilariak azaldu duenez, konplimendu maila hori Nafarroako hondakinak kudeatzen dituzten tokiko 16 entitateen multzoari dagokio, baina horietatik 14ek (13 mankomunitate eta Baztango Udala) jada lortu eta gainditu dute % 50aren helburu hori 2019an eta 2020an. Zentzu honetan, Itziar Gomezek aintzatespen berezia adierazi die “herritarrei eta tokiko entitatetan eta tratamendu solairutan inplikatutako langile guztiei hondakinen kudeaketa egoki baterako eginiko bere lanagatik“, eta “eredugarria” bezala kalifikatu du tokiko entitate txikiagoen inplikazioa, bereziki materia organikoa bereizteko emandako laguntzan.

Pandemia eta hondakinak Nafarroan: 4 kilo gutxiago pertsona bakoitzeko 2020an

2020 urteari buruz aurkeztutako datuen arabera, pandemiak eragindako egoera bereziak Nafarroan ez du eragin gorakadarik hondakinen sorkuntzari dagokion bolumenean. Aitzitik, zifren arabera, sorkuntza hori % 1,3 murriztu da, biztanle bakoitzeko 434 kilo gutxiagokoa izanik 2019an eta 430 gutxiagokoa 2020an. Jaitsieraren arrazoia izan da, beste faktoreren artean, kontsumoa moteldu, bizi ohiturak aldatu, elikagaien hondakinak aprobetxatzeko kontzientziazioa garatu eta sentsibilizazio zein prebentzio kanpainen eraginkortasuna finkatu izana.

Antza denez, aurreikusita zegoen 2020a urte giltza izatea legediaren eta 2017-2020 NHP-ren ondoriozko helburuen konplimenduan. Baina, COVID-19aren krisia salbuespenezko parentesi bat gertatzen ari da, izan ere, eragin ditu, ez bakarrik herritarren ohiturak, baita hondakinen bilketa eta kudeaketa ere.

2020an, eta frakzioen arabera, azken urteotan gaikako bilketa kopuruetan lortutako urteroko eta etengabeko gorakada mantendu da ontzien frakziotan, zeinetan gorakada nabarmena atzeman den, horrela Nafarroa estatu mailako bilketan lehenengo postutan kokatuz: (% 8,3 gehiago kontainer horian, 2020an biztanle bakoitzeko 26, 5 kg-ra helduz 2019ko Espainiako 17,1aren aurrean), eta Ehungintzakoan ere bai, 2020ko bere igoera Nafarroan % 16,9koa izanik.

Baina pandemiak nabarmenki eragin ditu Papera eta Kartoia, izan ere, % 3,2 jaitsi da dendetan jasandako kalteagatik, eta beiraren bilketa, zein halaber % 9,5 jaitsi den, jatetxe-arloko sektoreak jasandako itxieragatik.

Sortutako hondakin berrien gainean (esaterako musukoak, eskularruak, gel hidroalkoholikoarekin zikindutako zelulosak, eta garbiketa hala nola desinfekzio produktuen erabileratik eratorritako ontzi gehiago), bere gordailua eta kudeaketa orokorrean egokiak izaten ari dira, eta ez dituzte kaltetu nabarmenki beste frakzio batzuk, ezta bilketaren kalitatea ere. Baina esparru sanitarioan, egia da hirukoiztu egin direla urtearen globaltasunean, III Multzoko hondakin sanitarioak, alegia hondakin arriskutsuak zeinen artean dauden musukoak, eskularruak eta COVID-19aren ondorioz bereziki sortutako hondakinak. Bestalde, I eta II Multzotako hondakin sanitarioak, ez arriskutsuak, nahiko berdintsu mantendu dira 2019ari dagokionez.