2021ko martxoaren 22a

Marta Guruciaga, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatua

Kazetaria Iruñekoa da, eta ibilbide profesional luzea du
Marta Guruciaga, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren Kabineteko 
burua
camera_alt Marta Guruciaga, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren Kabineteko burua  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Marta Guruciaga kazetaria Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.

Iruñean jaio zen 1969an, eta Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta Arte Digitaletan Masterra du Pompeu Fabra Unibertsitatean (2002). Gainera, Erakundeen arteko Harremanetan eta Protokoloan Unibersitate Aditua (2017) eta Komunikazioa, Protokoloa eta Harreman Publikoetan Espezialista tituluak ditu (2020), UHUN.

Elebiduna da gaztelania-euskara (EGA) eta ingeleseko C1 titulua du.

‘Navarra Hoy’ egunkarian kazetari bezala hasi zuen bere lan ibilbidea 1990ean eta ondoren hainbat hedabideetako kolaboratzaile izan da: Proyectar Navarra, Radio Euskadi-Euskadi Irratia, Nafarroako RTVE eta Euskalerria Irratia.

1994 eta 2000 urteen artean Eusko Ikaskuntzako komunikazio teknikaria izan zen. 2001-2002 ikasturtean Pompeu Fabra Unibertsitatean Iraskaleen Berrikuntzarako Planaren garapenean kolaboratzaile izan zen.

Heda Comunicación enpresan lanean jardun ondoren, Berriobeitiko Udalean sartu zen lehiaketa-oposizio bidez, hasiera batean kultur koordinatzaile moduan (2005), eta 2017tik aurrera, kultur koordinatzaile teknikari.