2021ko martxoaren 18a

Kultura formatu berriei buruz eta jendearekin harremanetan jartzeko beharrari buruz eztabaidatu dute Kultura Departamentuak eta Nafarroako zinemaldietako arduradunek

Hamabi jaialditako arduradunak Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin bildu dira Ikuspuntu jaialdiaren baitan
Ignacio Apezteguía Kultura zuzendari nagusia, ikus-entzunezko proiektu 
estrategikoen ataleko langileekin eta Nafarroako zinemaldietako 
ordezkariekin.
camera_alt Ignacio Apezteguía Kultura zuzendari nagusia, ikus-entzunezko proiektu estrategikoen ataleko langileekin eta Nafarroako zinemaldietako ordezkariekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea Nafarroako zinema-jaialdietako arduradunekin bildu da Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia dela eta. Bilera horretan, pandemiaren ondorioz erabili behar izan dituzten formatu berriei buruz eztabaidatu da —hibridoak askotan—; hala ere, presentzialtasunaren garrantzia aldarrikatu da, jaialdiek lagundu egiten baitute “hiria egiten” eta “komunitateak sortzen”, eta hori oso lotuta baitago zinema aretoetan, pantaila handietan eta beste ikusle batzuekin ikustearekin. Era berean, herritarrekin lotura handiagoa lortzeko eta publiko berrietara iristeko erronkei buruz hitz egin da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).